IKASTOLA 236 > ikastolak > Behaketa astronomikoa

Larramendi Ikastola, Mungia

Behaketa astronomikoa

Gure ikasleen konpetentzia zientifikoa garatzen

Urtero Lehen Hezkuntzan egiten ditugun behaketa astronomikoak teleskopioen bidez.

Mungiako Larramendi ikastolak hezkuntza esanguratsuaren aldeko apustua egiten darrai. Gure ikasleei gelan landutako konpetentziak euren errealitate hurbilerako transferitze-prozesuan laguntzeko xedez, hainbat tresna eta teknika eskaintzen dizkiegu.

Adibide gisa, urtero Lehen Hezkuntzan egiten ditugun behaketa astronomikoak teleskopioen bidez, non ikasleek eta familiek hartzen duten parte Eguzki sistemaren planetak behatzen. Horrela, gure ikasleen konpetentzia zientifikoa garatzen dugun heinean, euren ikasketaren protagonista bihurtzen dira eta familiak ikastolako hezkuntza prozesuko partaide egiten ditugu. Irakasleen inplikaziorik gabe hau guztia ezinezkoa litzateke.

ikastola 236
2019 Abendua
236