IKASTOLA 236 > ikastolak > Vital Fundazioak COSMIUM Planetarioa Assa Ikastolan

Assa Ikastola, Lapuebla

Vital Fundazioak COSMIUM Planetarioa Assa Ikastolan

Fenomeno atmosferikoak, konstelazioak eta izarretik izarrera marrak...

LH eta DBH1eko ikasleak astrofisiko batekin bildu dira, eta fisikari batek eman dizkie azalpenak.

Vital Fundazioak COSMIUM 2019-2020 Programa antolatu du eta hori dela eta Assa Ikastolara Planetarioa ekarri zuten. Egun osoan zehar Lehen Hezkuntzako eta DBH1eko ikasleek oso gustura jaso zituzten bertako adituek emandako azalpenak; bi izan dira, astrofisiko bat; eta bestea, fisikaria.

Fenomeno atmosferikoak erakutsi, eta konstelazioak zein beren irudiak izarretik izarrera marrak eginez hurbildu dituzte, urtaroaren arabera, kokapenean zelan aldatzen diren ikusteko. Unibertsoa zein handia den ulertzeko baliabide ezberdinak erabili zituzten (musika eta irudiak), umeak lurrean etzanda, gora begira zeuden bitartean. Azpimarratzekoa da ikasleak eguzkia eta izarren azpian denak bat zirela, denak berdin sentitu zirela, izan bertan jaiotakoak zein kanpotik etorritakoak.

Saioan zehar fenomeno atmosferikoak erakutsi zizkieten, ondoren konstelazioak eta beraien irudiak izarretik izarrera marrak eginez hurbildu zituzten, urtaroaren arabera nola aldatzen diren konstelazioen kokapenak ulertzeko. Aitzakiarekin horoskopoa erabili zuten adibide gisa, eta umeak etengabe beraien jaiotza hilak esaten aritu ziren.

Bertaratutako taldeetako batean, ikasle batzuk ikusita unibertsoa zein handia den, buruari ematen hasi ziren ea nola lor zitekeen oso distantzia luzeak egitea, eta zer bururatu eta espazio-ontzi izugarri handi bat eraikitzea, gizakiak hor sartu eta urteak, hamarkadak, mendeak bidaiatzen eman ondoren, belaunaldi berriak bertan sortu, bizi eta hil helmugara heldu arte. Lekua oso ondo girotuta zegoen, umeak lurrean etzanda, gora begira musika eta irudien bitartez efektua oso egoki garatuta zegoen. Azpimarratzekoa da ikasleak eguzkia eta izarren azpian denak bat zirela, izan bertan jaiotakoak zein kanpotik etorritakoak, denak berdin sentitu zirela.

 

 

 

ikastola 236
2019 Abendua
236