IKASTOLA 234 > ikastolak > Erronkatik Raftingera!

Estitxu Robles Arangiz Kolegioa, Baiona

Erronkatik Raftingera!

Baionako ikastola da, Lizeotik gertuen dagoena

166 ikasle ditu une honetan; handitzeko asmotan dira!

Herri Urratseko Erronka lehia Baionako Estitxu Robles Arangiz kolegioko ikasleek irabazi zuten. 100 parte-hartzaileren artean, Baionako 12 gazteek lortu zuten Bidarrain (Behe Nafarroa) Arteka (infos@arteka-eh.com) etxearekin Rafting jaitsiera egiteko giltza. Artekako zuzendaria Seaskako gurasoa da, eta ur biziko ekimenak zein mendi ateraldiak antolatzen ditu euskaraz urte guzian. Lau kolegioen arteko lehian, azpimarragarria da partehartzaile gazteenek irabazi zutela lehia, 4.eko (DBH2) ikasleek osatu baitzuten Baionako taldea.

ikastola 234
2019 Ekaina
234