Piarres larzabal Kolegioa, Ziburu
Argazki tailerra, baina bizipenak bereziki
Doisneauren 30 argazki banan bana aztertu dituzte
Bertan zirela Caribeko St Martin islako irakasle bat topatu dute
Rober Doisneau argazkilari ezagunaren erakusketa bisitatzeko ohorea izan dute kolegioko 69 ikaslek. "Culottes courtes et doigts plein d'encre" izenekoan argazkigintzaren jakiteak landu dituzte, 30 argazki banan bana aztertu nostalgia eta umorearen aztarnak kontuan hartuz. Bertan zirela Caribeko St Martin islako irakasle bat topatu dute, eta bere ahotik entzun dute zikloiak aurten nola suntsitu dituen hango eskolak: 21etik 18. Bere lizeoko 1.000 ikasletik 400 baino ez ditu bueltan topatuko, ezbeharrean hil edo islatik ihes egin behar izan dutelako Guadalupera edo frantses kontinentera haien ikasturtea segitzeko. Hunkigarria benetan!
“Kanpoko bisitari batzuk ikasleon artean pasatzen saiatu dira noiztenka esku kolpe bat eskainiz. Haien artean, Karibeko St Martin islan lan egiten duen irakasle bat zegoen, beretzat behartuak ziren oporrak baitziren... Goxoki eta emozioz beterik, dena suntsitu duen zikloia nola bizi izan duen esplikatu digu. Hogeita bat eskolen artean 18 suntsituak izan dira. Bere lizeoak 1.000 ikasle zituen. Omiasainduko oporretan, islara itzuliko delarik, 400 bakarrik aurkituko ditu. Beste seiehunak Guadalupera edo Frantses kontinentera joan dira haien ikasturtea segitzeko. Adi egon garen ikasleak txalokatu dugu bere lekukotasun hunkigarriaren kontaera”.
Bisita ondoren, kolegioan, ikasleak jostatu dira gaur egungo joko ezena batzuk taularatzen, gure aditua den "Doisnette"i esker, klixe batzuk eskainiz.