IKASTOLA 217 > ikastolak > Lanbide Heziketa Baionan, 2017an sartzeko!

Lizeo Profesionala Baionan

Lanbide Heziketa Baionan, 2017an sartzeko!

SEASKA

Lizeo profesionala ororen buru Baiona iparraldean kokatuko da, oraingo lizeotik hurbil, ACBA Hiriguneak utzitako lur batean guztira 14.000m2 izango dituen bi lur eremutan.

SeaskaPro elkarteak, Ikastolen Egoitza elkartearekin batera, eramanen du eraikuntzaren proiektua, eta osoa batera egingo da: irakaskuntza atala, kiroletako antolaketa, jantokia, sukaldea eta barnetegia. 2017ko udarako eraiki nahi da, irakaskuntza profesionala euskaraz garatzea izanik helburu. 400 ikasle errezibitzen ahalko dira, eta 148 barnetegiar. Bukaeran bigarren zatia eraikitzen hasiko da, Etxepare Lizeoaren gaitasuna handitzeko. Urrats berri honek Ipar Euskal Herriko haur eta gazteendako euskaraz ikasteko eskaintza zabaltzea du helburu. 
 

Lizeo profesionala ororen buru Baiona iparraldean kokatuko da, oraingo lizeotik hurbil, ACBA Hiriguneak utzitako lur batean, guztira 14.000m2 izango dituen bi lur eremutan. SeaskaPro elkarteak, Ikastolen Egoitza elkartearekin batera, eramanen du eraikuntzaren proiektua, eta osoa batera egingo da: irakaskuntza atala, kiroletako antolaketa, jantokia, sukaldea eta barnetegia. 2017ko udarako eraiki nahi da, irakaskuntza profesionala euskaraz garatzea izanik helburu, 400 ikasle errezibitzen ahalko dira, eta 148 barnetegiar. Bukaeran bigarren zatia hasiko da, Etxepare Lizeoaren gaitasuna handitzeko. 2016ko udaberrian hasiko den lehen partea, 2017ko udan bukatuko da.

Urrats berri honek Ipar Euskal Herriko haur eta gazteendako euskaraz ikasteko eskaintza zabaltzea du helburu.

Astier Legeak profesional eta teknika ikastetxe pribatuendako diru laguntza publikoak ahalbideratzen ditu. Horretarako da lizeo profesional bat eraikitzen, eskualdeko kontseiluak 7,2 milio euro inbertitzen ahal ditu, eta ACBAko hiriguneak lurra Seaskaren esku uzten ahal du.

Kanboko Alaman-Mac Donald arkitekto bulegoa atxikia izan da. Jada hainbat ikastolaren proiektu batzuetaz arduratua izateaz gain, hastapenetik Seaskaren proiektuarekin bat egin zuen, eta partaide garrantzitsua bilakatu da azken urteotan eskualdea, Miarritzeko eta Baionako hiriekin eta ACBAko lurraldearekin izandako negoziaketetan.

Proiektuak hiru atal izango ditu. Irakaskuntzari lotuta, 14 gela ukanen ditu, informatikarako gela handi bat, estudiorako beste gela handi bat, 3 laborategi, biltokia, administrazio sailean bulegoak eta tutoretza gelak, irakasleenak (bilkura eta pausarako), Informazio eta Dokumentazio zentro handi bat, bilguneak, ikasleen xokoa, eskola arloa, erizaintegia, elbarrituen gela, kopiagintza, artxiboak, komunak, lokal teknikoa eta beste.

Lizeoak bere kirol-gunea ukanen du lizeoan bertan. Kirol anitzeko 900m2, gehi aldagelak eta gela teknikoa. Barnetegiak, bere aldetik, hiru estaia (planta) izanen ditu, eta 144 toki. Gelak launa tokikoak izanen dira, garbigela eta komunarekin. Barnetegiak bere xokoa izango du, eta estaia bakoitzak bere estudio gela eta hezitzailearena izanen ditu. Jangela, 300m2ko gelan kokatuko da, bere self-arekin, barnetegiaren ondoan, barnetegikoek gosaria eta afaria leku berean izan dezaten. Lizeoak sukalde zentrala izanen du, lizeokoentzat, barnetegikoentzat eta zerbitzu horretaz interesatuta izanen diren ikastolentzat.

 

Hélène Charriton Bernat Etxepare zuzendariaren hitzetan jaso dugu Zoin zortea den lizeo berri baten proiektua bizitzea eta laguntzea : ikasle emendaketak usaiako eredu guziak mugitzen ditu urte batetik bestera, kopuruen kudeaketak antolaketa bera galdezkatzen du ez delarik hezkuntz proiektua bera. Lizeoko langile taldeak segitzen du proiektua eta inplikazio eta interes handiarekin parte hartzen du. 160 ikasletik 300 pasatzea bospasei urtez ez baita guti. Bestalde Baionako kokapena begi onez ikusia da, izan infrastuktura mailan, garraio mailan ala sinbolo gisa".

 

Lizeoaren historiko ttipia

1969an ireki zen Iparraldeko Lehen ama ikastola 8 ikaslerekin. Lehen mailako lehen gela, 1974ean, 17 ikaslerekin abiatu zen, artean jadanik ama ikastoletan 288 ikasle zirenean. Lehen Kolegioa 1980ean ireki zen 8 ikaslerekin. Garai hartan 516 ikasle ziren Seaskan. Ondotik garapen naturala egin du Seaskak, lizeoa 1992 urtean 51 ikaslerekin irekitzen. 1992 urtean Seaskak 1154 ikasle eskolatu zituen. Lehen urtetan Bernat Etxepare Lizeoa Kanbon kokatua zen, lokalak kolegioarekin partekatzen zituelako. Hazkunde nazionalak lizeoa ofizialki 1994ean ezagutu zuen ikasleek baxoa lehen aldiz pasa zutenean.

1996an Kolegioko eta Lizeoko ikasle kopuru bilakaerak behartuko du lizeoa tokiz aldatzera. Horrela lizeoa kokatu zen 68 ikaslerekin Baionako merkatal ganbarako lokaletan. Garapena bete betean jarraitu zuenez, lizeoa berriz behartua izan zen tokiz aldatzera eta Baionako lehengo Jean Jacques Rousseau Kolegiora pasa zen. Gaur egun lizeoak 235 ikasle ditu, Seaskako sare osoaren arrakastarekin lotuta.

Une honetan 3400 ikasleen heina gainditua da Seaskan. Urtean zehar 100 ikasle gehiago pasako dira ama ikastolatik lizeoraino, 2016ko sartzean 3500 ikasle baino gehiago izatera iritsiko baitira.

 

Azken 5 urteetako garapenari begiratuz, argiki ikusten da lizeoak iraultza handia ezagutuko duela, etengabeko ikasle kopuru emendatzeari lotua. Izan ere, azken 5 urte hauetan, lizeoak % 26ko emendatzea ezagutu baitu. Handitzea  azkarki gauzatuko da kolegioko ikasle garapenari loturik. Gaur egun 724 ikasle eskolatuak dira gure hiru kolegioetan, azken 5 urteotan %18ko hazkundearekin. Eta, kolegioak ere lepo beteko dira ama ikastola eta lehen mailetan eskolatuak diren 2419 ikasleekin.

 

Etxepare Lizeoa da  Iparralde osoan, euskarazko irakaskuntza eskaintzen duen lizeo bakarra. Lurralde guziko ikasleak eskolatzen ditu, batzuk lizeotik 80 kilometrotara bizi direnak. Horregatik guraso askok barnetegiaren hautua egiten dute eguneroko trafikoa, eta antolatu ezinak diren harat- hunatak, saihesteko.

 

Hasieran lizeoko ikasleak René Cassin Lizeo publikoko barnetegian aterpetu ziren. Baina, 2003 urtez geroztik, René Cassin Lizeoak lehentasuna eman die Cantau Lizeo publikoko ikasleei, lekurik gabe utziz Etxepare Lizeoko ikasleak. Arrazoi horregatik kokatu zen barnetegia Kanboko Xalbador Kolegioan. Baina Xalbador Kolegioko ikasle garapen handiak geroz eta gela gehiago behar zituelako barnetegiko gela batzuk irakaskuntza gelak bilakatu ziren 2012/2013 ikasturtean. Geroztik barnetegia Tarnos-en kokatua da. Tokia aproposa den arren, lizeorako harat hunatak astunak dira. Barnetegia, lizeoari hurbil izatea funtsezkoa da.

ikastola 217
2016 Otsaila
217