Seaska, Iparraldeko Ikastolak
SEASKAREN LAGUNAK ELKARTEA LEHEN URRATSAK EGITEN HASI DA
Ikasturte honen hasieran egitasmo gisa proposatu zen Seaskaren finantzaketan laguntzeko elkarte bat sortzea
Eta urratsez urrats, urtarril honetan eratu da Seaskaren Lagunak elkartea. Hamar kidez osatutako Administrazio Kontseilua dauka, eta Patxi Bergara du lehendakari, ideia plazaratu zuena izan zen Bergara. Elkarteak Seaskarekin elkarlanean funtzionatuko du. 35 lagunek hartu zuten parte Seaskaren Lagunak elkartearen lehen batzar nagusian.