Integrazio Batzorde, Seaska
AHALMEN URRITASUNAK DITUZTEN HAURREN ESKOLARATZEA
Gizarte mailan atxikimendu handia du Iparraldeko ikastolen ahaleginak, ahalmen urri duten ikasleak ikastolan integratzean. Hazkunde Nazionalak AVS laguntzaileak ordaintzen dituen arren, behar adinako kopurura ez da iristen eta Hezitzaleak ez ditu ordaintzen. Horiek guztiak Seaskako Integrazio Batzordeak gidatzen eta bereganatzen ditu. 1.217 partikularrak, 56 elkartek, 69 enpresak baino gehiagok sostengatzen dute elkartea ikasturteko beharrei erantzuteko. Aurten handiagoak izango dira, izan ere 38 ikasletik 49ra igoko baita haurren kopurua.
Dominique Idiart lehendakariak eman dizkigu zehaztasunak. Hamalau urte dira Seaskak Integrazio Batzordea (IB) sortu zuenetik. Batzordeak ahalmen urritasunen haurrak ikastolan integratzea du helburu eta dagoeneko 49 haur dira ikastolan ikasten dutenak. Ikasturte honetan %28a igo da eskaera, iaz 38 haur baitziren.
Hazkunde Nazionalak AVS laguntzaileak (eguneroko bizia laguntzen duten profesionalak) onartzen eta ordaintzen ditu. Guztiak ez, ordea, behar baino gutxiago eskaintzen baititu eta, ondorioz, IB-k osatzen du kopurua. Hezitzaleak (pedagogoak) ez ditu Hazkunde Nazionalak jartzen, horiek IB-k gidatu eta beregatu egin behar baititu. Hezitzaileak bilatuko du ikasleak ahalik eta autonomia gehien lor dezala, ziurtatuz ongi dagoela, zer behar duen eta zertan insistitu behar den.
Bidea ez da xamurra, 2.000 urtetik asko aurreratu den arren. Legeak ere aurrera egin du, hor da 2005koa, zeinetan Hazkunde Nazionalak MDPH laguntza eman behar duela ziurtatzen duen. Baina ez da guztiz horrela, krisia eta medio eskasagatik ez baita osorik betetzen. Egoeraren jarraipen zuzena Integrazio Batzordeak egiten du, eta beharrak ongi zehaztuta izanagatik auzitegitara ere jo du behin baina gehiagotan, eta guztietan irabazi.
Eskerrak gizartearen laguntzari, horren ezean ahalmen urriko ikasle askok ezingo baitzuten ikastoletan hezi eta bizi. Laguntzaileen kopurua handia da, harrigarria. Hauek dira iazko ikasturte bukaerako datuak: 1.217 partikularrak, 56 elkartek eta 69 enpresak laguntzen diote Integrazio Batzordeari beharrak mantentzen. Trukean, IB-k info orri bat idazten du, urtean bi aldiz, ordurarte egindakoaren berri emateko: zer egin den, zertan ari diren, zein adierazle eta zer helmuga dituzten. Informazio zehatz horrek laguntzaileen atxikimendua bermatzen du.
Informazio horrez gain, urtero kanpaina bati ekiten diote. Jaialdi, ekitaldi, hitzaldi edo beste dira urtero antolatzen diren aukerak. Azkena, ekainean egindakoa, bikaina, Motxila 21 taldearekin Lekornen EHZtan kontzertua izan da.
“Eskerrik asko, Motxila 21 taldekideei, zuekin, zuen izpirituarekin bategiten baitugu” esanez bukatu zuen Dominiquek gure elkarrizketa.