IKASTOLA 238 > ikastolak > Jantoki osasuntsu eta iraunkorraren proiektu berria

Argia Ikastola - Fontellas - Tutera

Jantoki osasuntsu eta iraunkorraren proiektu berria

Nafarroko Gobernuko INTIAk kudeatua eta CPAENen laguntzarekin, zeinetan Ekoaldek ere hartzen du parte.

Argia Ikastolak elikadura osasungarri, lokal, ekologiko eta sasoiko proiektu pilotu bat ezarri du.

Ikastolak elikadura osasungarri duen egitasmo pilotua ezarri du, Nafarroko Gobernuko INTIAk kudeatua eta CPAENen laguntzarekin, zeinetan Ekoaldek ere hartzen du parte. Proiektua lehen aldiz ikastolan ezarri da, jantoki eredua aldatzeko interesa agertu zuenetik, jasangarritasunerantz egindako aldaketetatik abiatuta. Helburua du produktu freskoak, sasoikoak, ekologikoak, tokikoak, eta lehen mailako ekoizpenak hornitutakoak. Astean behin landare-proteinarekin bakarrik jatea, animalia-proteina lehen plateretatik kentzea, gomendatutako animalia-proteinen gramajeak errespetatzea, egunero 100gr barazki fresko, sasoiko, lokal eta ekologikoa ziurtatzea. Hori guztia menuaren prezio igoerarik gabe.

Jantoki osasuntsu eta iraunkorraren proiektu berria

Tuterako Argia Ikastolak elikadura osasungarri, lokal, ekologiko eta sasoiko proiektu pilotu bat ezarri du, Nafarroko Gobernuko INTIAk kudeatua eta CPAENen laguntzarekin. Proiektua lehen aldiz Erriberako Argia ikastolan ezarri da. Ikastolak  bere jantoki eredua aldatzeko interesa agertu zuen, eta, gainera, jasangarritasunerantz egindako aldaketetatik abiatu zen. Ekoaldek, Nafarroako ekoizpen ekologikoaren logistika zentroak ere hartzen du parte proiektuan.

Helburua eskolako jantokian produktu freskoak, ekologikoak, tokikoak, sasoikoak eta lehen mailako ekoizpenak hornitutakoak sartzea izan da. Hala, menuaren egitura aldatzea proposatu da, ikastetxeetan menuak planifikatzeko nutrizio-gomendioei eta OMEk eta NBEk kontsultatutako adituen batzordeak nazioartean dituzten jarraibideei segituz. Horrek esan nahi du astean behin landare-proteinarekin bakarrik jatea, animalia-proteina lehen plateretatik kentzea, gomendatutako animalia-proteinen gramajeak errespetatzea, egunero 100gr barazki fresko, sasoiko, lokal eta ekologikoa ziurtatzea. Hori guztia menuaren prezio igoerarik gabe.

Halaber, sentsibilizazio-kanpaina egin da familiekin, jantokiko eta sukaldaritzako langileekin, ikasleekin, irakasleekin eta ikastetxeko zuzendaritzarekin. Gurasoentzat hitzaldia ere antolatu da Arrea Elkartearekin elkarlanean; beste bat sukaldeko langileentzat; eta aldi berean jantokian tailerrak egin dira haurrekin Jangela Osasungarria catering-ak bideratuta.

Proiektu pilotu honek Argia Ikastolan eredu aldaketa bat hastea lortu du, etorkizunean geratu nahi duen aldaketa.

ikastola 238
2020 Maiatza
238