IKASTOLA 238 > ikastolak > “Azalaren azpian” egitasmo eta erakusketa, barnean duguna atera eta islatzeko aukera

OIARTZO BATXILERGO  IKASTOLA - ORERETA eta OIARTZUN

“Azalaren azpian” egitasmo eta erakusketa, barnean duguna atera eta islatzeko aukera

Ikastolako Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetako ikasleen lanak

Errenteriko Xenpelar Etxeko aretoan egon dira diseinu-lan guztiak ikusgai.

Oiartzo Batxilergo Ikastolako Adierazpen Teknika Grafiko Plastikoetako ikasleek bigarren ebaluazioaren lanekin erakusketa osatu dute ikasgaian landu dituzten lanekin, herritar ororentzako eskura jarriz. Errenteriko Xenpelar Etxeko aretoan egon dira diseinu-lan guztiak ikusgai.

Ikasleek beraiek azaldu dutenez, ikasgaiaren bigarren ebaluazioan egin duten proiektua da erakusketara bildu dutena. Ikasleek egindako hainbat diseinurekin osatu dute: “Arrabolak tuneatuta gure grafitientzat hondo zuri-beltzak egin genituen, eta horien gainean, gure koadernoetako azalen azpian, lehenik geneuzkan zirriborroak berreskuratuta, artelanak sortu ditugu”. Hainbat koloretako espraiak eta tenperak erabili dituzte beren lanak egiteko. Diseinuez gain, erakusketa antolatu dute, horrek dakarren lan guztiarekin, hots, prozesuaren bideoa, blog-a, muntaia, kartelak, esku-orriak, idatziak… Pozik daude emaitzarekin.

Egitasmoak barruan dutena atera eta islatzeko aukera eman diela diote proiektuan parte hartu duten ikasleek. Argazkiak eta bideoa Oiartzo Batxilergo Ikastolako ikasleek egindakoak dira. Ikusmina sortu duenez, erakusketa ongi bisitatua izan da.

ikastola 238
2020 Maiatza
238