Udarregi Ikastola, Usurbil
02-16 urte bitarteko nerabeen sexualitatea
Zer behar dute?, Zer helarazi nahi diegu?
Nola has gaitezke sexualitateaz hitz egiten?
02-16 urte bitarteko nerabeen sexualitatea
Maiz, sexualitate gaiari heldu nahi diogunean, gure gaztetxoek jada ez dute gurekin hitz egin nahi. Nola has gaitezke sexualitateaz hitz egiten? Zer helarazi nahi diegu? Nola komunikatu? Zer behar dute? Zergatik ez, mahai borobil baten inguruan elkartu eta honetaz guztiaz hitz egin? Hauxe izan da bada langai, Usurbilgo Udarregi Ikastolako Hitz Aho Guraso Elkarteak Udaleko Sexu aholkularitza zerbitzuarekin batera antolatutako ikastaroan (2 saio).
Ikastaroaren helburu nagusiak hauexek izan dira: · Sexualitatea aberasten gaituen balore bat dela ikustea. · Seme-alaben, sexu-ezaugarri orokorrak ezagutzea. · Heziketarako klabeak eskuratzea: kontzeptuak, jarrerak eta komunikazioa. Hainbat kontzeptu eta gai lantzea: Identitate anitzak, desiraren orientazioa, erotika, errespetuzko harremanak, ardurak eta eskubideak, potentzialak versus estereotipoak, pornografia… Gaian parte hartu duten helduei eskatu zaie aldez aurretik, etxean lantxo bat egitea; hau da, honako zeregina beteta eramatea ikastarora: “Arreta jarri egunerokoan; gertaerak, egoera zehatzak, elkarrizketak edota bururatutako galderak, idatziz jaso”. Bai ikasleekin eta baita familiekin, hori guztia landu dute eta ikasleek gairi lotutako antzerki bat ikusi dute, zeinak ikusleen balorazio bikaina izan den.