IKASTOLA 237 > ikastolak > 40 urtez euskalduntzen, txalotzeko erronka osasuntsuan

San Bizente Ikastola, Oion

40 urtez euskalduntzen, txalotzeko erronka osasuntsuan

Kilometro batzuk ibili behar egunero, baina ikastolara.

Zailtasunak zailtasun, irtenbideak irtenbide, goraipatzekoak dira ahalegina eta emaitza.

40 urtez euskalduntzen, txalotzeko erronka osasuntsuan
Berrogei urte darama San Bizente Ikastolak euskalduntze lana bultzatzen Oionen 0 eta 16 urte bitarteko ikasleekin, D ereduko ikastetxe bakarra izanik. IKA Euskaltegia ondoren sortu zen, duela 25 urte, herritarren euskalduntze prozesuan parte hartuz. Erronka zailak, miresmen handikoak, inondik ere.

Ikasle gutxirekin sortu zen ikastola, arazo larriei aurre eginez, baina egoera osasuntsuan bizi dela esan dezakegu, 315 ikaslek, 32 langile eta 200 familiak osatzen dutelako gaurko ikastola. Ikastolen taldeko partaide izanik, etorkizunerantz hezkuntza aldatzen doa, helburu eta xede berriei erantzuten. Errioxako mugan egonagatik, balio erantsia du ahaleginak.

Oion bertako ikasleek kopuru handiena osatzen duten arren, etorkinak, eta Nafarroa eta Errioxako zonalde inguruko herritako hainbat haurrak ere ikastolan ikasten dute, ezina litzateke San Bizente Ikastola existituko ez balitz. Logroñotik, Nafarroako Viana eta Aras eta Moretatik, Labraza, Bilar, Gorrebusto, Kripan edo Iekoratik datozenak zorte handia dute  ikastola kilometro gutxira izanik. Zer esanik ez familia euskaldunak lanera edo beste inguru haietara iritsi, eta ikastola dagoela ziurtatzen dutenean! Kilometro batzuk ibili behar egunero, baina ikastolara.

Egoera horrek, ordea, garraio kostuak handitzen dizkio ikastolari, eta horri aurre egiteko SB familia kooperatibista guztien artean ordaintzen dute hala autobusa nola taxia, zerbitzu hori ez baitago subentzionatua. Horregatik kuotak ulertzekoak dira, zerbitzuei behar bezala erantzuteko.

Zailtasunak zailtasun, irtenbideak irtenbide, txalotzekoa da benetan San Bizente Ikastolaren 40 urteko lana!

ikastola 237
2020 Otsaila
237