IKASTOLA 237 > ikastolak > Gabonak auzolanean, kanpo espazioak aldatzen

Larramendi Ikastola, Mungia

Gabonak auzolanean, kanpo espazioak aldatzen

Garbiketa, pintura eta konponketa lan ugari egingo dira akanpadan

Guraso eta irakaslez osatutako auzolaneko talde eragileak diseinua egin dira.

Gabonak auzolanean, kanpo espazioak aldatzen
Haur Hezkuntzako barruko espazio berriei jarraipen bat emoteko asmoz,  eta ikastolako ingurune paregabeari etekin handiagoa ateratzeko kanpo espazioak eraldatzen hasi gara.

Kanpo espazioek aukera anitzak eskaintzen dute errealitatearekin harreman aberatsagoa izateko eta esperimentatzeko, izan ere Interakzio-egoera aberatsak bultzatzen dira, umeen berezko jakinmina estimulatzen da, erronka berriak sortarazteko aukerak zabaltzen ditu eta ikerketa sustatzen da jolasteko aukerak aberastuz.

Guraso eta irakaslez osatutako auzolaneko talde eragileak diseinua egin eta Gabonetako oporraldian lehenengo fasea burutu da. 30 bat guraso, hainbat irakasle eta ikaslez osatutako taldea lanean ibili da Gabonetako auzolana egiten. Giro oso onean, hamaiketakoekin aurre egin genion eguraldiari.

Lankidetza, konpromisoa eta belaunaldien arteko transmisioa dira auzolaneko baloreak. Bigarren faserako prest gaude aste santuko Auzolan akanpadarekin. Garbiketa, pintura eta konponketa lan ugari egingo dira akanpadan eta primeran pasatzeko tarteak ere izango ditugu.

 

ikastola 237
2020 Otsaila
237