IKASTOLA 237 > ikastolak > Dagoeneko 20 urte denak emanda, gizartearen begirada aldatzen

Integrazio Batzordea, Seaska

Dagoeneko 20 urte denak emanda, gizartearen begirada aldatzen

Ahalmen urriko haurren guraso eta adiskideen elkartea da.

1999an sortu zen. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren guraso eta adiskideen elkartea da. Seaskako Ikastola guztiak ordezkatuta dira, denek bat egiten dutelarik ezberdintasuna integratu nahi duen eskola baten alde. Eskolatze proiektuak bideratzen, segitzen eta finantzatzen laguntzen du, baita familiei sostengu morala zein aholkularitza ekartzen ere. Urtero kanpaina bati heltzen dio. Harremanetan jarri eta lagundu nahi duenarentzat, hona hemen telefono zenbakia zein emaila: 0559858924 eta info@integrazio-batzordea.eus

 

Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen Federakuntzako elkarte-kidea izanik, bertan ikastola guztiak ordezkartuak dira, xuxenki ukituak izan ala ez, denek bat egiten dutelarik ezberdintasuna integratu nahi duen eskola baten alde. 

 Euskaraz eta eskola arruntean ikas eta bizitzeko eskubidea bermatzea duenez helburu, Integrazio Batzordeak ikastoletako eskolatze proiektuak bideratzen, segitzen eta finantzatzen laguntzen ditu, baita familiei sostengu morala eta aholkularitza ekartzen ere.  Horrez gain, gizartearen begirada aldatzen laguntzea duenez beste helburu, sentsibilizazio kanpainak eta ekitaldiak antolatzen ditu.  Sartze honetan, 41 ahalmen urriko ikasle eskolarizatuak dira ikastola desberdinetan.   

Aurten, 20 urteurrenarekin, Hazparnen ospatu dute URT 25ean: Haritz Barne zinegelan BIZIPOZA dokumentalarekin, aurkezpen ekitaldia egin zuten. Mendeala gelan, irrati emankizuna.
Aperitifa eta animazioak haurrentzat. Informazio mahaiak eta eszena idekia publiko guztiarentzat; baita taloak eta ostatua antolatu ere. MANEZ ta KOBREAK kontzertuarekin amaitzeko. Topera!

Harremanetan jarri eta lagundu nahi duenarentzat
Integrazio Batzordea
LARRALDEA
Amotze auzoa
64310 – Senpere
0559858924 eta info@integrazio-batzordea.eus

ikastola 237
2020 Otsaila
237