IKASTOLA 236 > ikastolak > Zorionak! Ikastolak dagoeneko 20 urte!

Piarres Larzabal Kolegioa, Ziburu

Zorionak! Ikastolak dagoeneko 20 urte!

Urte askotarako!

Gurasoak aritu dira, bereziki, muntaketa lanetan.

Gazte, bihurri, bizi, alai…; jai giroan ospatu du ikastolak urteurrena. Burasoak muntaketa lanetan aritu ondoren, Kuxkuxtu txarangak jarri dio martxa egunari, aperitifa eta bazkari goxo batez jarraituta. Nola ez, jan aitzin, Odei Barroso ikasle ohiak eta Xumai Murua bertsolariek publikoari irria eragin diote jatorrizko bertso batzuk emanez. Bost Axola taldearekin kantaldia ere izan da, zeinetan hiru ikasle ohik hartu duten parte. Urte askotarako! Segi horrela beste hainbeste urtez!

ikastola 236
2019 Abendua
236