IKASTOLA 236 > ikastolak > DBH 4ko lau ikasle Turkian ROOTS izeneko Erasmus + proiektuan

Lizarra Ikastola, Lizarra

DBH 4ko lau ikasle Turkian ROOTS izeneko Erasmus + proiektuan

Egitasmoak lan esparrua eta norbera izateko garapena ditu bide.

ROOTS Erasmus+ egitasmoak lan mundua eta garapen pertsonalak bide ditu.

ROOTS Erasmus+ egitasmoak lan mundua eta garapen pertsonalak bide dituenez, parte hartzen duten herrialdetako hezkuntza sistemekin, formazioarekin eta gaztediarekin lotuta daude.

Europako Kultur Ondare urtearen markoan Lizarrako ikasleak Finlandia, Txipre, Italia, Txekia eta Turkiako beste ikasleekin batera elkartu dira konpetentzia interdisziplinarrak lantzeko helburuarekin, ROOTS izeneko Erasmus+ egitasmoan.

Lan eta tramite ugariren ostean, Lizarra Ikastola aukeratua izan da Europar Batasunak lagundutako hezkuntza proiektuan parte hartzera. Bi ikasturteko proiektua izanik DBH 3 eta 4ko ikaslek hartuko dute parte konpetentzia interdisziplinarrak lantzeko helburuarekin.

Iazko ikasturtean Lizarra Ikastolako zenbait ikaslek hiru txango egin zituzten Finlandiako Naantali-ra; Txipreko Limassol-era; Italiako Cataniara. Aurtengoan Turkiako Antalyara joan dira; eta falta dira oraindik Txekiako Karvinára; eta, azken topaketa, Lizarra Ikastolara egingo dena.

Sei herrialde ezberdinetako sei eskolak gai hauek ari dira lantzen: etorkinak, gastronomia, musika, lanbidea eta exodoa. Horien inguruan landutakoa eta nork bere bizipenetik daramana konpartitzen ari dira elkarren berri izateko, eta esperientziak proiektuetan argitzeko. Oraingo topaketan, Turkiako Antalyan, exodo urbanoa aztertu dute, zergatiak eta ondorioak hain zuzen.

Bertaratutako ikasleek eta euren irakasleek Antalyako alde zaharra ezagutzeko aukera izan dute, KaleiÇi; Phaselis grecoerromatarren portu hiria; Lizien hilobiak, Myra hiriko erromatar antzezlanen agertokia; Kekovako baia zein grekoerromatarren urperatutako hiria; eta Chimera mendirako gau irteera.
 

ikastola 236
2019 Abendua
236