IKASTOLA 236 > ikastolak > #ElkarEkinez, familia espazioa

Iñigo Aritza Ikastola, Altsasu

#ElkarEkinez, familia espazioa

Aisialdiak, duen garrantziaz kontziente izanik

Ikastolak bere aletxoa jarri nahi izan du arlo honetan ere.

Iñigo Aritza Ikastolako Haur Hezkuntzako etapan (0-6 urte) aurrera eramaten dugun proiektu pedagogikoari “KABI proiektua” izena jarri genion. #ElkarEkinez, KABI proiektuaren barruan, familiei, euren seme-alabekin disfrutatzeko, kalitatezko denbora igarotzeko, egiten zaien eskaintza da. Ikastolak espazioa eta materialak, familien esku jartzen ditu, proposamen desberdinak osatuz, bertan modu autonomoan aritu daitezen. Hezkuntza ez formalak, aisialdiak, duen garrantziaz kontziente izanik, Ikastolak bere aletxoa jarri nahi izan du arlo honetan ere.

0-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendua dagoen arren, proposamenak adin guztietako haur eta helduek gozatzeko modukoak dira, familian jolastea eta disfrutatzea baitu helburu.

Aurreko ikasturtean 3 saio antolatu genituen. Ekimenak oso harrera ona izan zuenez, saio bakoitzean 60 - 70 lagun inguru bildu ginen. Partaidetza eta familien asebetetzea kontuan izanik, aurtengoan, 5 saio prestatu ditugu. Saio bakoitzean egiten dugun proposamena gai desberdinen inguruan izaten da, hala nola, eraikuntzak, ura, natura, argi-itzalak, sukaldaritza,... Saioak Ikastola barruko zein kanpo instalazioetan burutu genituen iaz, aurten basoan ere arituko gara, Altsasuko Oinez basoan hain zuzen ere.

ikastola 236
2019 Abendua
236