IKASTOLA 236 > ikastolak > Azpeitiko Ikastola eta San Martin egoitza elkarren ondoan gozatzen

Azpeitiko Ikastola, Ikasberri Kooperatiba

Azpeitiko Ikastola eta San Martin egoitza elkarren ondoan gozatzen

zergatik ez inguruko errealitateak ezagutu eta bertan dauden eragileekin egiten dugun lana indartu?

Azpeitiko Ikastolako LH4.mailako ikasleen arteko proiektuaren helburuak honakoak dira.

Elkarrengandik ikasten dugu gehien. Ikastolan hala sinisten dugulako, elkarren arteko harremanak indartzea ezinbestekoa dugu.

Barruko paretak eraisten ari gara. Jada gure ikastolako ikasleek ez dituzte beraien proiektuak gelan bakarrik garatzen, mailaka ere egiten dute lan, baita zikloka eta etapaka ere. Ikuspegi berari jarraituz, zergatik ez inguruko errealitateak ezagutu eta bertan dauden eragileekin egiten dugun lana indartu?

Iaz, LH5eko ikasleek KALEKANTU proiektuaren lehen urratsak eman zituzten. Hilean behin, asteartetan, Azpeitiko azokarekin bat eginez, kaleetan zehar euskal kantak abestera irten ziren eta proiektuan Azpeitiko KANTUGIRAKO partaideak izan zituzten lagun.

Aurtengoan berriz, Azpeitiko San Martin egoitzako lagunekin, proiektu berria martxan jarri berri dugu. San Martin Egoitzako aiton amonen eta Azpeitiko Ikastolako LH4.mailako ikasleen arteko proiektuaren helburuak honakoak dira:

  • Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientziak ezagutu eta finkatzea bere pribatutasun-espazioan, besteen nortasuna errespetatzea eta autoestimua garatzea, norberaren bizitzan eta talde-bizitza baikortasunez bizitzeko.
  • Norbere balio sistema eratzea, oinarri-oinarrizkoa bada ere, bizitza-proiektua hartan oinarritzeko. Horretarako, arrazionaltasuna, autorregulazio emozionala eta enpatia erabiliko dira, egoerei buruzko iritzi morala autonomia eta objetibotasun nahikoaz emateko.
  • Herritarrak antolatzeko eta gizartean parte hartzeko zer modu dauden jakitea, batez ere Euskal Herrian, erreferentziazko talde hurbiletan partehartzea (familia, eskola, auzo, herrian),eta norberaren ekarpenak eta besteenak aintzat hartzea, besteekin konpartitu, elkarlanean aritzeko.
  • Aiton amonekin harremantzea. Belaunaldien arteko komunikazioa eta transmizioa egitea. Gizartean parte hartzeko zer modu dauden jakitea. Hau da, aiton-amonen eta ikasleen ezagutzak eta ideiak partekatuz eta uztartuz, norbere ardurak beteaz eta besteekiko harremanak era inklusiboan bideratuz, gizartearentzat onuragarriak izango diren helburuak lortzeko.

Helburu hauek guztiak lortzeko LH 4ko gure ikasleek SAN MARTIN EGOITZAKO LAGUNEKIN urtean zehar 4 ekintza egingo dituzte.

 

NOIZ

GAIA

DESKRIBAPENA

1. ekintza

URRIAN

KILOMETROAK

Kilometroak, ikastolen festa aurkeztu: abestia, irudia, helburuak, etab.).

Festaren inguruko esperientziak partekatu.

Testuinguru historikoan kokatu.

2. ekintza

ABENDUAN

GABONAK

Esperientziak, abestiak, ipuinak, etab. Partekatu.

3. ekintza

OTSAILEAN

INAUTERIAK

Ikastolako Euskal Inauterien kalejira egoitzara hurbildu.

4. ekintza

MAIATZEAN

UDABERRIA

Udaberriko argiaz gozatzeko irteera.

Jada lehenengo ekintza burutua dugu:
Urriaren 3an, ikastolan bertan bildu ginen Kilometroak festari hasiera emateko.

Ikasleek, hainbat logoren bilduma eginez, Kilometroak-en historia kontatu zieten bertaratu ziren egoitzako lagunei, hainbat aro gogoratuz eta elkarren arteko solasaldia sortuz. Aiton-amonek berriz, garai bakoitzean jokatzen zituzten jolasen azalpenak eman zizkieten ikasleei, eta elkarrekin jolastuz bukatu zuten eguna.

 

 

 

ikastola 236
2019 Abendua
236