IKASTOLA 234 > ikastolak > Nazioarteko Espazio Estazioarekin zuzeneko konexioan

Aranzadi Ikastola, Bergara

Nazioarteko Espazio Estazioarekin zuzeneko konexioan

Nick Hague astronauta estatubatuarra elkarrizketatu dugu ikastolatik.

ARISS programaren barruan egindako egitasmoa.

Nick Hague astronauta estatubatuarra elkarrizketatu dugu ikastolatik. NASAk gazteen artean zientziaren dibulgazioa bultzatzea helburu duen ARISS programaren barruan egin dugun proiektua da, instituzionala eta protokoloduna. Proiektu pedagogiko bat aurkeztu genuen, eta ohorea izan da gure ikastola lehen saiakeran hautatua izan izana! 6-18 urte bitarteko 20 ikasle arduratu dira astronautari elkarrizketa egiteaz.

DATU ESANGURATSUAK

  • 2001. urtean hasi ziren Europako ikastetxeak ISSrekin konektatzen. Urte hartan egin zituzten lehenengo konexioak Nazioarteko Espazio Estazioaren eta ikastetxeen artean. Orduz geroztik, Europan 526 konexio egin dira; horietatik 135 ikastetxe italiarrek, Alemaniak eta Frantziak 40tik gora, eta Espainiak 14 besterik ez. Aranzadi Ikastola izango da hamalaugarrena. Hego Euskal Herriari dagokionean, aldiz, hirugarrenak izango gara proiektu honetan parte hartzen. Donostiako Summa Aldapeta ikastetxeak 2018 urte amaieran egin zuen kontaktua.
  • Nick Hague astronauta estatubatuarra elkarrizketatuko dugu.
  • Konexioa Australiako Martin Diggens irrati afizionatuaren bidez egingo dugu, berak jarriko gaitu kontaktuan Nazioarteko Espazio Estazioarekin. Beraz, ISS Australia gainetik pasatzen dagoenean kontaktatuko dugu beraiekin. Bi aukera genituen konexioa egiteko: lehena, estazioa Bergara gainetik pasatzen zenean guk geuk egitea konexioa (direct). Bigarrena, munduko beste puntu batetik egitea irrati afizionatu baten bidez (telebrigde). Lehen aukera izan ohi da zirraragarriena, baina hasieratik baztertu dugu. Izan ere, Bergarak duen kokapena ez da batere ona konexioa ongi egiteko.
  • Hemen duzue proiektua ikusarazteko egin dugun web-orri berezia: Aranzadi ISS
  • Ekitaldia 3 hizkuntzatan gauzatuko dugu: euskaraz, ingelesez eta gazteleraz. Zeinu-hizkuntzako interprete bat ere egongo da.
  • Nick Hague astronauta 6-18 urte bitarteko 20 ikaslek elkarrizketatuko dute, ingelesez.

STREAMING BIDEZKO EMISIOA

  • Goienako kideen laguntzaz, ekitaldia streaming bidez emititu dugu www.aranzadiikastola.eus web-orrian eta Youtubeko Aranzadi Ikastola kanalean.

Zer da ISS?

Nazioarteko Espazio Estazioa da ISS (International Space Station), Lurraren orbitan eraikitako ikerketa zentroa, Lurretik 400 kilometro inguruko altuerara. Ingeniaritzaren lorpen esanguratsuenetako bat da, eta espazioko bost agentziek hartzen dute parte proiektuan: NASA (Amerikako Estatu Batuak), Rosaviakosmos (Errusia), CSA (Kanada), JAXA (Japonia), ESA (Europa). Sei astronautek osatu ohi dute tripulazioa.

Katxiporreta II misio arrakastatsua

Estratisferaraino iritsi dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, eta hiru orduko bidaiaren ostean, Sabada eta Ejea artean hartu dute lur, Aragoin.

Katxiporreta II misio arrakastatsua

Estratisferaraino iritsi dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, eta hiru orduko bidaiaren ostean, Sabada eta Ejea artean hartu dute lur, Aragoin.

CD zaharrekin egindako espazio-ontzi disdiratsua

2.000 CD berrerabiliz egindako espazio-ontzi erraldoia txintxilikatu dugu Aranzadi Ikastolako fatxadan. Aireratuko ote da noizbait? CD guztien atzeko aldean ISSko astronautei helarazteko mezuak idatzi ditugu Ikastolako ikasle guztiok.

Espazio-ontziekin gora eta behera

Nazioarteko Espazio Estazioaren eta astronautek erabiltzen dituzten kontrol-mahaien maketak egin ditugu DBH 1. mailako ikasleok.

Katxiporreta II misio arrakastatsua

Estratisferaraino iritsi dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, eta hiru orduko bidaiaren ostean, Sabada eta Ejea artean hartu dute lur, Aragoin.

CD zaharrekin egindako espazio-ontzi disdiratsua

2.000 CD berrerabiliz egindako espazio-ontzi erraldoia txintxilikatu dugu Aranzadi Ikastolako fatxadan. Aireratuko ote da noizbait? CD guztien atzeko aldean ISSko astronautei helarazteko mezuak idatzi ditugu Ikastolako ikasle guztiok.

Hauek dira gure astronauta elkarrizketatuko duten ikasleak

Ikastolako 20 ikaslek izango dute gure astronauta elkarrizketatzeko ohorea.

Unibertso Jaia

Unibertso bizi eta alaiaren jaia ospatu dugu Haur Hezkuntzan: astronautak, izarrak, eguzkia, ilargia, eguzki sistema eta teknikariak bildu gara Katxiporreta misioa datorrela ospatzeko.

GoienaTB | Aranzadi Ikastola eta ISS

Ekimen estratosferiko batean hartuko dugu parte Aranzadi Ikastolako ikasleok udaberri amaieran. Goina Telebistak xehetasun guztiak batu ditu erreportaje honetan.

Unibertsoaren inguruko proiektua

LH 2. mailako ikasleok Unibertsoa lantzen aritu gara azken asteotan. Gainera, eskulan ugari egin dugu Ikastola apaintzeko.

Iruñeko planetarioa ezagutzen

LH 2. mailako ikasleak Iruñeko planetarioan izan gara astronomiaz ikasten. Egun-pasa ederra egin dugu!

Maider Jorge eta Oier Elortza izango dira gure espedizioaren gidariak

Espedizio guztiek izaten dituzte gidariak. Gureak batxilergoko Maider Jorge eta Oier Elortza ikasleak izango dira; beraiek egingo dute konexioa Aranzadi Ikastolaren eta ISSko astronautaren artean.

ikastola 234
2019 Ekaina
234