IKASTOLA 234 > ikastolak > Informatika eta Teknologian, 3D diseinuak

Lautada Ikastola, Agurain

Informatika eta Teknologian, 3D diseinuak

OPENSCAD programaren bidez

Emaitza ederrak Lautada Ikastolako web atarian.

Zerotik hasi eta proiektua bukatu arteko prozesua, hots, kodigoan idatzi eta irudi bihurtu arteko prozesu osoa ari dira programatzen DBH 3 eta 4ko ikasleak. Diseinua Constructive Solid Geometry (CSG) diseinu sistemarekin egiten da. OPENSCAD programaren bidez, gustuko dituzten proiektu libreak ari dira sortzen, informatika eta robotika oinarri izanik DBH osoan. Ikastolak 3D inprimagailuak erosi ditu, eta web atarian zintzilikatu. Emaitza ikusgarria da! www.lautadaikastola.eus robotika.

3D
OPENSCAD programa erabiliz Lautada Ikastolako gure ikasleek beraiek gustuko duten proiektu libreak diseinatzeko gai dira 3D formatuan, ondoren inprimatzeko. Diseinua Constructive Solid Geometry (CSG) diseinu sistema bidez egiten da. Programazio hutsa erabiliz, eta irudikatu nahi duten irudia kode bidez programatuz, programatzaile bihurturik, informatika eta robotikaren oinarri dute. Hau egiteko, programazio hizkuntza oso ongi menperatzea eskatzen du, eta gure ikasleek hori ikastea lortzen dute. Noraino? Beraien sormena da muga bakarra. Proiektu erabat irekiak egiten dituzte, muga izanik beraiek beren buruari jartzen dizkiotenak. Gustura ari gara!

Lan ugari daude www.lautadaikastola.eus robotikan .

 

ikastola 234
2019 Ekaina
234