Jaso Ikastola, Iruñea
ASKE! Jasok sortutako 7. musikala da
Oraingoan, genero berdintasun eta aniztasunaren gaia jorratzen du.
Zortzi hilabetetan, etengabeko prestakuntzan.
Jasok sortutako 7. musikala da ASKE!
Oraingoan, genero berdintasun eta aniztasunaren gaia jorratzen du. 50 ikaslez eta 4 irakaslez osatutako taldeak (36 ikasle eszenatoki aurrean eta 14 atzeko aldean) 8 hilabete eman ditu estreinatu berri den funtzioa prestatzen eta proiektuaren helburuak sustatzen, hain zuzen, Euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzen, diziplina-anitzak dituen ikuskizun formatuan elkartuz. Gidoia, koreografiak, jantziak, kantak, eszenografia, argia eta soinu diseinua; aurrekontuak eta finantziazioa; entsaiotik entsaiora… Hori guztia lortu dute ikasleek IMANOL JANICESen (Gorputz Heziketako irakaslea), IRANTZU ZABALTZAren (LHko irakaslea) eta NEREA MARTINEZen (DBHko irakaslea) gidaritzapean.
Gogoratuz aurreko Musikalak zeintzuk izan ziren:
2013an Txanpon baten truke.
2014an Iki Milikili Klik!
2015ean Invocatium
2016an Batek daki
2017an Han-Hemenka
2018an 1937
Unitate Didaktikoak
Aurreko urtean bezala, ikasleek musikala hobe ulertu eta gehiago disfrutatu dezaten adin desberdinetarako ariketak dituzten unitate didaktikoak sortu dira. Unitate hauek adin tarte desberdinetarako egokituak dira eta jarduerak ikuskizuna ikusi aurretik, baita ostean ere, egiteko antolatu dira.
Unitate didaktiko ikuskizuna baino hilabete lehenago bidaltzen zaie ikustera joango diren ikastetxeei.
Estreinaldia Barañainen izan zen; ondoren, Baluarten; irailaren 27an, Baionan; Tuteran, eta amaitzeko Donostiako Kursaalean urriaren 19an.
Informazioa www.jasoikastola.com