ESTITXU ROBLES KOLEGIOA, BAIONA
Abeslariaren izen berria du lehen Etxepare Kolegioa zenak
Pozik dira emazte baten izena badelako.
Garraio zerbitzuak hobetzen ari direnez Baionan, etorkizun motzean ikasle gehiago jasoko dituzte.
Izena aldatzea prozesu luze baten ondorioa izan da. Egin behar zen, eta izenarekin asmatu nahi ere. Euskal Herriko eta Baionako pertsona ezagunen zerrenda luzetik abiatu ginen; ikasleek gela bakoitza eta kolegioa izendatzen hasi ziren. Izen guztien bozketa etorri zen ondoren; bi itzuli, gurasoen partehartzearekin batera. Estitxu Robles izan zen hautatua. Pozik dira emazte baten izena badelako. Obrak eginen dituzte, behar handia du eraikinak. Jean Jacques Rousseau zen eskola hura, Seaskak eskuratu zuen 1994ean. Planoak osatzen ari dira, 2019-2020ean berritzeko. 166 ikasle ditu une honetan; handitzeko asmotan.
Baionatik datozte ikasleak, baita ere Miarritze, Angelu, Basusarri, Bidarte, Arrangoitze, Arbonna, Hiriburu, Tarnose, Urkoitik... Garraio zerbitzuak hobetzen ari direnez Baionan, etorkizun motzean ikasle gehiago jasoko dituzte.