ARESKETA IKASTOLA, AMURRIO
Irakurketaren inguruko hausnarketa proposatu dute XIX. Hezkuntza Jardunaldi irekietan
Bost eguneko hezkuntza topagune bihurtu dira gure jardunaldiak
Oinarrizko konpetentzia sustatzeko gogoeta partekatua.
Oinarrizko konpetentzia sustatzeko gogoeta partekatua izan da. Urtero lez emaitza arrakastatsua lortu dugu, hizlari eta komunikatzaile bikainak medio. Zientziaren oinarrian, irakurketa erreflexiboaren garrantzia izan dugu hizpide; baita garunaren plastikotasunaren inguruko azken ikerketen berri ere. Nola eman motiboak irakurzaletasuna sustatzeko? Irakurzaletasuna pizten, liburuekin emozionatzen… Pertsona kritikoak eta autokritikoak izatera laguntzen, adimen kognitiboa eta emozionala lantzen. Bost eguneko hezkuntza topagune bihurtu dira gure jardunaldiak.
Hizlariok izan dira lagun: MARTA MACHO-STADLER Matematika doktorea, EHU. NATALIA OJEDA, Deustuko Neuropsikologiako irakasle eta ikertzailea. VÍCTOR MORENO, Idazlea, literatur-kritikoa. PELLO AÑORGA Ipuin-kontalaria, idazlea, ahozkotasunean aditua. PELLO BIAIN, Filosofia eta Hezkuntza Zientziak.