SEBER ALTUBE IKASTOLA, GERNIKA
Bizkaia Talent erakundeak irakaskuntza enpresa lez aukeratu gaitu
Urtero bost enpresa aukeratzen dituzte
Talentuak aurkitzen arduratzen den erakundea da Bizkaia Talent.
Talentuak aurkitzen arduratzen den erakundea da Bizkaia Talent, ikasle onenak berton gelditzeko helburuarekin. Unibertsitate ezberdinetako espediente onenak dituzten ikasleei erronka bat jartzen diete. Ikasle talde horrek proposamen bat bideratu behar du, urte betez munduan zehar dauden unibertsitateetara joanda, eta ikerketa ezberdinak eginda.
“Gure erronka asmatzea da, hain zuzen, nola egin ikastola osotasunean ikusirik, ordutegien antolaketa integralaren bitartez, eredu berritzaile, jasangarri eta gure komunitateko kide guztiek onartzeko modukoa asmatzea. Enbidoa egina dugu. Izan ere familia eredu berriak, lan egoera ezberdinak, gazteen lotura IKTekin, helduen gain begiratzerik ez dagoenean, talde joko eta kalitatezko bizikidetza gabeziak, ikastetxeetan dauden kortsetak askatu nahian… Egungo hezkuntza ereduak gizartearen beharrizanen eta abiaduraren atzetik doaz. Gustatuko litzaiguke, behingoz, proposamen honen bitartez aurretik joatea. Eta amesten dugu posible dela” esan digu Roberto Arteagabeitia zuzendariak.
“Seber Altube Ikastolako ikasleen ezaugarriak, besteak beste, hauek izatea bilatzen dugu: eleaniztasunarekin aberastuta euskara eta euskal kulturarekin konprometituak, iritzi propio-dunak eta gizarteko kide aktiboak, mundu aldakor honetan pertsona orekatu eta osasuntsuak, norbera izaten saiatzen direnak, eta ezberdinen artean lan egiteko gai direnak. Horregatik, etorkizun hurbilean, familiek agertzen dituzten premietatik gertu egon ezean, bidea zailagoa izango da”. Elkarrekin, eraldatzen goaz.
“Prozesuak bost pausu nagusi izango ditu: Hasteko, egungo egoera eta beharrizanen behaketa egitea. Hurrengoa, esperientzia ezberdinekin alderaketa egitea. Horrekin batera, jasangarritasun-analisia egitea bai ekonomikoa zein legediarena. Laugarrena, gure ikastolako komunitatearekin lantzea, hau da guraso, ikasle eta irakasleekin batera, eta adostutako ordutegi planteamenduaren garapena egitea. Eta azkenik, ordutegi eredu berriaren promozioaren diseinua egitea” jarraitu zuen Arteagabeitiak.
Aurten, eta lehenengoz, irakaskuntza enpresa bat aukeratu dute partaide izateko. Gu geu, Gernikako Seber Altube Ikastola. Urtero bost enpresa aukeratzen dituzte. Aurtengoak Apnabi, Faes Farma, ITP Aero, Tecuni eta Seber Altube Ikastola dira. 35 gaztek hartuko dute parte 5 erronkatan, otsailean hasita. Horretarako lau team coaches-en laguntzarekin, eta talde bakoitzeko tutore baten laguntzarekin kontatuko dute. Informazioa eta metodologia bereganatzeko sesio bereziak izango dituzte, izan coaching, mentoring edo nazio arteko egonaldietan non ideia eta irtenbide bereziak eskuratu ahalko dituzten.
Talentia Challengen, orain arte, 10 erakundek eta 65 partaidek hartu dute parte. Hamar erronkari erantzun behar izan zieten, honako erakunde hauek eskatuta: Arteche, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Idom, IMAR, Lantegi Batuak, Sener, Sisteplant, Vidrala eta Grupo Urbegi.