ORERETA IKASTOLA ERRENTERIA
Lehen sorospenerako arreta eskola-curriculumean txertatzen aitzindaria
Talde eragilea arduratuko da
Langile guztiak eta DBHko ikasleak formatuko dira.
Emergentziak Osakidetza erakundeak, EHUko Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak, eta Orereta Ikastolak elkarlanean landu dute egitasmoa, baita martxan jarri ere. Profesionalen aholkularitzari esker, prozesua idatzita utziko dute, nahi duen ororen esku uzteko. Orereta Ikastola Euskal Herriko lehen ikastetxea izango da lehen sorospenerako arreta curriculumean txertatzen. Hasteko, talde-eragile bat osatu dute Ikastolako osasun munduko hainbat guraso eta zenbait langilerekin. Lehen sorospenerako formazio sakona jaso dute Emergentziak Osakidetzako profesionalen eskutik.
Talde-eragilea arduratuko da orain Ikastolako langile guztiak eta DBHko ikasleak formatzeaz. Ikasturtero egingo da hori, formazioa jarraia, iraunkorra eta eguneratua izan dadin.