IKASTOLA 232 > ikastolak > Eskola Jasangarria bihurtu gara

SAN BIZENTE IKASTOLA, OION

Eskola Jasangarria bihurtu gara

Komunitate osoaren inmersioa izan da

Oiongo udalak ere bat egin du proiektuarekin.

Agenda 21eko emaitzari esker jaso dugu izendapen berria, hain zuzen, azken 5 urteotan ikastolan egindako lanaren ondorioa izan baita. LH6 eta DBHko ikasleak “patrulla berde” bihurtu dira informazio eta kontzientziazio lanak egiteko. Oion eta udala ere inplikatu ditugunez, konposta industriala herrira ekartzea ere lortu dugu; eta abenduaren 14an, ekitaldi ofizialean, aintzat hartu gaituzte.

“Bost urte daramagu San Bizente Ikastolan Agenda 21eko markoan murgilduta. Bost gai handi landu ditugu zeinetan Hondakinen kudeaketa, Ura eta bere erabilpena ikastolan, Elikadura, Energia, Elikadura zirkularra birziklapena zentzurik zabalenean, zein praktikoenean aritu garen. Bost gai horiek baloratu dizkigute, auditoria gaindituta. Hala da, urtero gai berri bat aztertu eta ikertu dugu, aplikatu, idatzi eta, ondorioz, puntuak irabaztea izan da gure erronka auditoria gainditzeko. Emaitza bikaina izan da: eskola jasangarria izendatzeaz gain, Oionen aintzat hartu gaituzte herritarrek eta Udalak. Pozik gaude”, esan digu Arturo López de la Calle zuzendariak.

“Birziklapen proiektuari esker konposta industriala ere lortu dugu Oionera ekartzea ikastolako hondakinak, eskolakoak eta zaharren egoitzakoak berziklatzeko. Ikastola osoa gaude konprometituta, urtero 2 irakaslek daramate gidaritza eta LH 6 eta DBHko ikasleak “patrulla berde” bihurtuta gelaz gela ibiltzen dira proiektua besteei azaltzen, materiala eta baliabideak banatzen, formazioa ematen eta kontzientzia pizten. Halakoa da euren ardura Udala ere batu dela, eta Arabar Errioxako koordinatzaileak laguntzen digu gutunak bidaltzen, materiala eskuratzen eta aholkuak zehazten”.

“Sari ederra izan da guretzat Eskola Jasangarria izendapena eskuratzea, lana ongi egin dugunaren seinale izateaz gain, bide beretik jarraitzeko poza eman digulako. Abenduaren 14ean jaso genuen aintza ikastolako familiak eta udaleko zinegotzia bertan zirelarik”.
 

ikastola 232
2019 Otsaila
232