Nafarroako Ikastolak
“IKT-ak eta Irakaskuntza III. Kongresua”-n parte-hartze zuzena Baluarten
Arangoiti, Zangoza eta Lizarra Ikastolak
Txalotuak izan ziren hiru ikastolak.
Arangoiti, Zangoza eta Lizarra, hiru ikastolok aurkeztutako hitzaldietan, irakaskuntza prozesuetan lanabes digitalek duten balioa azpimarratu zen. Zangozakoaren kasuan, Idoia Legarreta irakasleak, DBH 3ko ikasleekin gauzatzen ari den esperientzia aurkeztu zuen; berau, STEAM parametroetan Maker irakaskuntza aktiboan dago oinarrituta. Arangoitikoaren aldetik, berriz, Garazi Larrañagak eta JM Goñik LH 3ko ikasleekin Google-eko apps-en bidez geometria dinamikoa lantzeko aukerak aurkeztu zituzten; eta Lizarrakoari dagokionez, azkenik, Josu Sueskunek eta Cesar Etxeberriak ikastolan ezarritako azpiegituren berri eman zuten. Txalotuak izan ziren hirurak.
Kongresuaren helburua izan da irakaskuntzan erabilgarriak izan daitezkeen tresna eta metodologia digitalak ezagutaraztea, bai gela barruan zein kanpoan, ideiak, esperientziak eta praktika onak bideratzeko.