KIRIKIÑO IKASTOLA BILBO
World Kiri-Kafea
DBH4ko ikasleei, ikastolako orientazio-planaren barruan.
Lanbide eta ikasketa desberdinak modu zuzen batez ezagutzeko aukera ematen diegu.
Kirikiño ikastolan, world-kafe dinamika erabiliz, lanbide eta ikasketa desberdinak modu zuzen batez ezagutzeko aukera ematen diegu DBH4ko ikasleei, ikastolako orientazio-planaren barruan. Ekimena antolatzeko, deialdi zabala egiten zaie ikastolako ikasle ohi eta gurasoei, euren ikasketa edota lanbideetako esperientziak partekatzeko. Mahaiak jakintza-arloen arabera antolatu, eta ikasleak talde txikitan banatzen dira. Bakoitzean elkarrizketa laburra (20 minutu) egiteko aukera daukate. Balorazio ezin hobea egin dute. Ibilbidea amaituta, txokolate eta pasta gozoekin batera, ekimenean parte hartu duten guztiek haien inpresioak partekatzeko aukera dute.
“Etorkizun positiborako bidea elkarrizketa batez hasten da. Komunitate bateko kideek berrikuntzaren alde egin dezaketen ahaleginik oinarrizko eta ahaltsuena besteekin hitz egiten hastea da”. William Greider
Heldu da, Kirikiño Ikastolako ikasleentzako, etorkizunerako lehenengo urratsak emateko garaia. Lanbide Heziketarako, Batxilerrerako aukerako ikasgaiak, graduetarako aurre izen-emateak,… Ez da erraza biderik egokiena zein den aukeratzea eta prozesu horretan zalantza handiak sortzen zaizkie ikasleei zein familiei. Horregatik, aurreko ikasturtean bezala, aurten ere, ikasleen zalantzak argitzeko eta ibilbide akademiko eta profesionala aukeratzen laguntzeko dinamika martxan jartzen ari gara, WORLD KIRIKI-KAFEA, alegia. Ekimen hau, World Kafe metodologian oinarrituta dago eta gai jakin baten inguruko hausnarketa eta partehartze prozesuak sustatzeko erabiltzen da.
Jardunaldian parte hartzen dutenek euren ikuspuntua ematen dute gai baten inguruan, eta besteen iritzia entzuteko eta eztabaidatzeko aukera daukate. Horrela, ikuspuntu eta iritzi desberdinak daudela ikasi eta norberaren ikuspegia elikatzeko eta zabaltzeko aukera dugu. Labur esanda, gai baten gaineko komunikazio-sare bizi bat sortzen da non elkarrizketa sustatzen den, bai eta ezagutza partekatu, tamaina guztietako taldeentzako aukera aproposa izanik.
Ekimena antolatzeko, deialdi zabala egiten zaie ikastolako ikasle ohi eta gurasoei, euren ikasketa edota lanbideetako esperientziak eta horiei buruz dituzten ikuspuntu eta iritziak ikasleekin parteka ditzaten, ikasketak aukeratzeko dituzten zalantzak argitzen laguntzeko eta haien jakingura asetzeko asmoz.
Eguna heltzean, ikasle zein boluntarioei dinamikaren funtzionamendua azaltzen diegu. Mahaiak jakintza-arloaren arabera antolatzen dira eta ikasleak talde txikietan banatu. Ikasle-taldeak mahai batetik bestera pasatzen dira, eta bakoitzean elkarrizketa laburra (20 minutu) egiteko aukera izaten dute mahai horretako partaideen ikasketa edota lanbideei buruz. Ibilbidea amaituta, txokolate eta pasta gozoekin batera, ekimenean parte hartu duten guztiek haien inpresioak partekatzeko aukera dute.
Aurreko ikasturtean, partehartzaileen iritzia jaso genuen eta oso positiboa izan zala adierazi zuten guztiek, hauek haien hitzak: “Dinamikari esker, informazioa Interneten bidez bilatu beharrean, elkarrizketa batean modu zuzenagoan jaso ahal izan dogu”, “Etorkizuna argiago ikusteko aukera izan da”, “Oso lagungarria izan da, batez ere ideiak antolatzeko”… Aurten ere luzatu diegu gonbitea.