IKASTURTE AMAIERA
Sekula baino luzeagoa izango da ikasle batzuentzat ikasturte amaiera hau, uztailean egin beharko dituztelako unibertsitate sarrerako probak
Batxilergoa amaitu duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteek. Nola edo hala, normaltasun apur batekin amaitu dute batzuek,
ikastolako irakasleekin aurrez aurre despeditzeko aukera izan dutenek. Hiru hilabeteko ezohiko ziklo bat ixtera doa, eta uda honetan
inoiz baino behar handiagoa izango dute haur eta nerabeek elkarrekin egon, ibili, jolastu eta gozatzeko, izan beren aldetik, familiekin edota udalekuetan.
Ikasturte amaierak utzitako galdera askori erantzun beharko zaizkie irailean, itzulera ez delako samurra izango,
aurreikusitako eskenatoki desberdinetarako prest egon beharko direlako ikastolak, jakin gabe horrek zer esfortzu egitera behartuko dituzten,
bai antolaketan, bai lanean bai baliabideetan ere (material zein humanoak).
Aurreko zenbakia bezala, 239. hau ere digitalki jaso duzu, ikastolakide. Gure asmoa da ikasturte berriarekin berriro ere paperera itzultzea.
Konfiantza dugu irailean ahalik eta egoera normalizatuenean itzultzea denok. Hala bedi.