Etxepare Lizeoa, Baiona
Euskaren Sagartzeak 2.500 zuhaitz eman ditu dagoeneko
Proiektu zabala bihurtu da
Tokiko sagarrak dira, hiru urte baino ez dutenak behar lehen fruituak emateko.
Euskarari laguntzeko bi urte dira Lizeoa kanpainarekin hasi zela, eta bilana ezin hobea egin dute. Partikularrak, 110 ikastola, elkarte edo enpresak lagundu dute; 45 Herriko Etxek landareak erosi dituzte Baionako 2 sagartzetan landatzeko; horietatik 12 udalena, herri ezberdinetan kokatuko dira. Tolosak eta Uztaritzek duten anaitasunari esker, Gipuzkoako herriak erositakoak Uztaritzen landatuko dira. Tokiko sagarrak dira, hiru urte baino ez dutenak behar lehen fruituak emateko.
Proiektua zabala bihurtu da, euskaldundu den Calandretako okzitar nekazari batek lagunduko du landaketa eta zaintzan; eta, aldi berean berari lagunduko dio bizitzen.