Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku Ikastolak
Kros Solidarioa Etxepare Lizeoaren alde eskualdeko bost herritan
Lasterketak kutsu herrikoia izaten dute
Krosaren xedea izan da lizeoan falta dituzten hornidurak lortzen laguntzea, dirutan elkartasuna adieraztea.
Kros Solidarioa Etxepare Lizeoaren alde eskualdeko bost herritan
Hazten gaitu, hazten dugu kanpainarekin bat eginda, aurtengo Krosaren xedea izan da
lizeoan falta dituzten hornidurak lortzen laguntzea, dirutan elkartasuna adieraztea. Partaide bakoitzak 1€ ekarpena egin du eta herri bakoitzeko batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu, hala nola, Aretxabaletan, tonbola; Arrasaten, 2. eskuko postua eta Eskoriatzan, Bernat Etxepareko ikasleen parte hartzea. Lasterketek kutsu herrikoia izan dute.
Ikastoletako haur, gazte eta langileek ez ezik, parte hartu nahi izan duen herritar orok izan du aukera. Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñati izan dira.