Laskorain Ikastola, Tolosa
Flandeseko Hasselt hiriko eskolarekin elkartrukean
Hasselt hiriaz gain, inguruko toki ezagunak bisitatzeko aukera izan dute
Eskolak Nazioarteko elkartrukeetan eskarmentu handia du.
Humaniora Kindshed Jesuk, Hasselt hirian kokatzen den Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, Nazioarteko elkartrukeetan eskarmentu handia du. Ingelesa praktikatzeko eta beste kultura batzuk gertutik ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen dituenez, Batxilergoko 26 ikasle bertan izan dira, eta apirilean hangoak etorriko dira. Laskorain hizkuntza gutxituen inguruko Erasmus+plus proiektuan murgilduta egon da bi urtez, Flandria eta Sardiniako bi eskolarekin elkarlanean. Hortik dator lotura.
Hasselt hiriaz gain, inguruko toki garrantzitsuak bisitatzeko aukera izan dute, besteak beste, Leuven, Brussel edo Europako Parlamentua. Familiatan izan dute aterpe, hango jateko ohitura ezberdinak dastatuz, ordutegi ezberdinetara egokituz, neerlandera hizkuntzan lehen hitzak ikasiz, kulturara hurbilduz... Bada zertaz ikasi eta gozatu! Apirilean etorriko dira hango ikasleak Laskorain Ikastolara, eta horiek ere bide eginen dute euskal kulturara hurbiltzen!