Assa Ikastola, Lapuebla
Ikastolaren irudia Errioxako bideetan
autobusak ASSA Ikastolako logoarekin apainduak
36 herritako ikasleak hartzen dituzte
Arabar Errioxako ikasleak datoz Lapueblako ikastolara ikastola ereduan Batxilergoko ikasketak burutzea. Hemendik aurrera ohikoa bihurtuko da horren kontzientzia, izan ere, edozein bidetan topatu ahal izango baititugu itxura berritutako autobusak ASSA Ikastolako logoarekin apainduak. 36 herritako ikasleak hartzen dituzte (Araba, Nafarroa eta Errioxako lurraldeetakoak), 7 autobusetan (2 HH-LHrako eta 5 DBH-Batxilergorako). HH-LH ibilbideak batuta 62,6 Km egiten dituzte x2 (joan-etorria) eguneko. DBH-Batxilergoko ibilbideak batuta 203,9 Km x2 eguneko. Atera kontuak!!
Ez da ez irudi soila, hori baino askoz gehiago baita; hemen ari gara alai eta trinko bidea egiten, egunero euskaren etorkizuna zaintzen eta zabaltzen.