IKASTOLA 227 > ikastolak > Ikastolako profesional eta gurasoek eskola-ordutegia eta -egutegia aztergai

Arizmendi Ikastola, Leintz bailara

Ikastolako profesional eta gurasoek eskola-ordutegia eta -egutegia aztergai

Denboraren antolaketa Konfiantzaren Pedagogiaren ardatzetakoa

Ekaina edo uztailean erabakiak hartzeko moduan izango dira Arizmendin.

Denboraren antolaketa Konfiantzaren Pedagogiaren ardatzetako bat da Arizmendin.

Abenduan zehar, Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarretak eta Berrikuntza Pedagogiaren arduradun Amaia Anterok eskola-ordutegia eta eskola–egutegia gaia izan zuten hizpide bai profesional guztiekin egindako bilera baten, eta baita guraso ordezkariekin egin zuten biltzar prestatzailean ere. Bi bilera horietan azaldu zuten eskola-ordutegiaren inguruko proposamena lantzen hasteko, kronobiologia eta kronopedagogia hartu direla erreferentziatzat, eta eskola-egutegiaren planteamendu berri bateranzko proposamena egiteko bi zientzia horiez gain, Europako hainbat herrialdetako egutegiak eta eskola-emaitzak alderatu direla. Horretaz gain, ikasturte honetan landuko den gaia izanik, lanketa-kronograma aurkeztu zuten (lan taldeen datak, guraso-foroenak, partaidetza sozialekoarenak…). Denboraren antolaketa Konfiantzaren Pedagogiaren ardatzetako bat da. Dena ondo bidean, ekaina edo uztailean erabakiak hartzeko moduan izango dira Arizmendi Ikastolan. 

 

ikastola 227
2018 otsaila
227