IKASTOLA 227 > ikastolak > Mesedeen katean oinarrituta, balioei erreparatuz

Asti Leku Ikastola, Portugalete

Mesedeen katean oinarrituta, balioei erreparatuz

Bideo ezberdina egin dute

Aste beten 11 mila ikustaldi bildu ditu orotara, berezia baita.

Youtuben eta facebooken dago Astileku 2017 2018 bideoa ikusgai. Aste beten 11 mila ikustaldi bildu ditu orotara, berezia baita. Azken urteotan bideo bat egiten du ikastolak, komunitatearen mezua ezagutarazteko. Horrek hausnarketa bat eskatzen du, “garena garela” adierazteko. Fernando Valgañon Asti Lekuko irakaslea izateaz gain, antzerki munduko ezaguna den Txamuskina taldeko aktore, zuzendari eta produktore ere bada. Berarengandik sortu zen mesedeen katean oinarritzeko proposamena aurtengo bideorako. Taom etxeak ekoiztu du.

Ikastolak baloreei erreparatzen die, “pertsonaren heziketan sinesten dugulako. Ikastola ez da lantegi bat, ikastola bizi-lekua da non elkarrekin, batak besteari lagunduz, elkarrekin ikasten dugun; non be kind izatetik > bikain izan nahi dugun, bikaintasunera iritsi nahian”.

Bideoa berezia dela aipatu da. Zergatik berezia? Zientzia fikziozko laburra dirudielako, beste planeta batetik iritsitako ikusle baten iritzian, koloreek ere ematen duten ukituarekin. “Ez da ez zientzia fikzioa, Asti Leku Ikastola da, egiazkoa, bere patio eta instalazioekin. Bertan pertsonak daude, txikiak eta handiak, elkarren beharrean eta elkarri laguntzen. Patioan ikasten da, eta jangelan, gelan ere bai… Denok denongandik ikasten dugu, eta hori eskertzekoa da. Badago sekuentzia bat non irakasleak ikaslearen laguntza behar duen, modu naturalean ematen dena, baita eskertu ere. Eta guraso batek langile batena, Fernandok Maria Luisarena… Zer esanik ez ikasle txikiek handienengandik, eta handiek txikienengandik! Ikasiz eta partekatuz! Polita da jangelako sekuentzia, helduago den neskak neskatoarekin bere flana banatzen duenean… “Tira, bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu Astileku 2017 2018 youtuben, facebooken eta webgunean jarrita. Motza da, ez da batere aspergarria, aitzitik, goxoa-humanoa-eta gertukoa sentituko duzu, ikastola den bezalaxe” kontatu digu Cristina Roy Komunikazio arduradunak.

 

ikastola 227
2018 otsaila
227