Eguzki Begi Ikastola, Galdakao
Amilotxaren eta kaskabeltzaren kantuekin jolasten
Agenda 21 markoan
"Natura Eskura" egitasmoa.
Luxua dute Eguzkibegiko ikasleek Agenda 21markoan ikastolako ingurunea ezagutzeko aukera zuzena dutelako “Natura Eskura” egitasmoarekin. LH1ekoek zuhaitzak ikasten dituzte; LH2koek intsektuak eta euren polinizazioaren papera; LH3koak basaloreak, izan arruntak ala bereziak. Urtarriletik aurrera hilabetero ateratzen dira zelaiak behatzera, zer lore berri atera den ikustera; LH4koek tximeletak zein loreak behatzen dituzte; LH5ekoek ortua dute, konposta eta guzti; LH6 txoriak eta, bide batez, euren kantuekin jolasten dira “pañuelitora”, amilotxaren kantua aitzakia hartuta. Ikasleek ezagutzen dituzte hainbat txoriren doinuak, baina noski sarritan nahasten dituzte, ez baita batere erraza kantuak identifikatzea ! Bost urte daramate udazkenean txorientzat komederoetan janaria ipintzen, eta DBH 1.mailako ikasleek urtero txori kutxak egiten dituzte Teknologia arloan. Iaz DBHko Eko-ordezkariek tximeleta sareak ere egin zituzten tximeletak aztertzeko eta, ondoren, bakean uzteko. Citizen Science metodologia lantzen dute: behaketa eta segimenduaren, jokoen eta fitxen bidez ikasiz. Natura ezagutuz, errespetatuz eta maitatuz bizi dira ikastolan. Hain gustura daude non orain gurasoengana ere iritsi nahi duten, panelen bidez gehiengoengana, naturaren eta ezagutzaren altxorra familian konpartitzeko! Sarritan, zoritxarrez, hurbilena ez baitugu ezagutzen. Ziurrenik ezagutuz gero hobeto babestuko genukeela!
David Henderson da ikastolako Agenda 21eko arduraduna. Ikasleak bultzatzen ditu inguruan zer dagoen ikustera, aztertzera eta behatzera. Ikastolan naturaren zaintzarekin konprometituta daude.