IKASTOLA 226 > ikastolak > Antzerkia, ezkutuko rol eta gatazkaren kudeaketarako tresna

Txintxirri Ikastola, Elorrio

Antzerkia, ezkutuko rol eta gatazkaren kudeaketarako tresna

Tresnak ematea egoera identifikatzen eta azaleratzen laguntzeko du helburu

Antzerki hezkuntza proiektua da

Antzerki hezkuntza proiektua da, Garikoitz Lasa Bilboko aktore eta sare/zerbitzu sozialetan adituak, Itsaso Basauri tutorearekin batera, lantzen ari direnak. 10-11 urteak egokiak dira  lagun arteko harremanek duten garrantziagatik, eta identitatearen  finkatzean gainbehera bat eman ohi delako.

Aurre nerazaroan, 10-11 urterekin, identitatean krisi antzeko gainbehera bat eman ohi da, lagunek garrantzi handia hartzen dute eta, eurekiko edo helduarekiko beste harreman batzuk sortzen hasten dira izan lidergoan, rol ez formaletan edo familian. Rolak bere baitako garrantzia du, ustez propio direnak edo/ta taldeak eskatzen dituenak betetzeko. Zer egoeratan, zer rol ditugun eta horiek aldagarriak direla identifikatu nahi dira. Esan nahi du gatazka eta rolak gatazka-egoeran hartuta, lanketa bat egiten dela zergatik, zer interesetik, zer premiatik eman den jakiteko. Orokorrean adin horretan gazteak egiazkoak dira, gai dira landuz gero naturaltasunez zer gertatzen ari den identifikatzeko eta azalarazteko.

Antzerkia aitzakia hartuta egoera bat probokatzen da. Egoeratan arazoak ateratzen dira, egunerotasunean errealitate ezberdinetan bizitzen dituzten buruhausteak. Egiazkoak izateagatik batzuetan gordinak dira beraien burua eta jarrerak distantziatik ikusten dituztelako, eta batzuetan hori ez da gustukoa. Antzezterakoan ateratzen dira, ber-bizitzen dira, haren zergatia eta nola konpondu ere bai, egoerei izena edo hitza jartzen zaielako. Ikasleei erantzunak ez dizkiete proposatzen; eurek bilatzen dituzte.

Ikasturte hasieran antzerki bat sortzea proposatu zieten ikasleei beraien kabuz prozesu osoa burutzeko, interpretazio labur batekin. Behaketa garrantzitsua izan da, beraien rolak ezagutzeko, harreman sareak, nola erreakzionatzen duten, zer jarrera edo sentimendu azaltzen diren, taldetik zer laguntza jasotzen duten, nork eskatu nork jasotzen duen… elkar hobeto ezagutzeko bide. Egia esanda elkar oso ongi ezagutzen dute, 16 ikasleko gela baita.

Antzerkia edozein adinarekin egokia dela adierazi dute, baina LH5ko maila aproposa dela azpimarratu dute, adin horretako garapen momentuan fruituak ematen dituelako.

ikastola 226
2017 abendua
226