IKASTOLA 226 > ikastolak > Ikerketaren emaitza: praktika onen adierazle, baina hobetzekoak zehaztuta

San Bizente Ikastola, Oion

Ikerketaren emaitza: praktika onen adierazle, baina hobetzekoak zehaztuta

Agenda 21eko proposamenetik abiatu zen gaia, argiaren kontsumoa aztergai.

Urratsez urrats egindako bidea.

Agenda 21eko proposamenetik abiatu zen gaia, hain zuzen argi kutsaduraren eragina aztertzea, eta ikasturtean zehar hainbat jarduera egin dira horri lotuta. Informazio zabalagoa duzue San Bizente Ikastolako blogean http://www.sanbizenteikastola.eus/es/en-la-red/blog-de-nuestra-ikastola.html 2017/06/21ean argitaratua.

Hona hemen urratsez urrats egindako bidea.
1.- Argi kutsaduraren inguruko programak scratch-en bildu genituen, helburua izanik argi kutsadura zer den azaltzea, eta horretarako ikasleok programa batzuk egin genituen, eta bideora bihurtu.

2.- Argi kutsadura neurtzeko gailu bat egin nahi izan genuen, nahia izanik erabakitzea zein aukera zen onena: helio puxika batez sonda bat igotzea; edo, dron bat erabiltzea neurgailu bat igotzeko. Eta biak egin genituen, hau da:

3.- helio puxikaren haria jasotzeko errobota, eta

4.- argazkiak automatikoki ateratzeko errobota. Hartara gure lehen prototipoa lortu genuen. Eta ondorio hauetara iritsi ginean: serboak eragiten dio makinaren sakagailuan 4 segunduro, baina beti argazki makina mugitzen da apur bat eta, batzuetan, kale egiten du.

5.- Proiektuaren lehendabiziko frogak egin genituen.

6.- Eta horrekin batera iritsi zen ordua gure lorpenaren berri emateko, zertan geunden azaltzeko, eta gure lehen entzuleak ikastolako txikiak izan ziren. Harrituta utzi genituen!

7.- Iritsi da neurketaren eguna: 2017ko ekainaren 15ean neurketa egitea programatu genuen, baina eguna hurbiltzen ari zela, zalantzak sortu zitzaizkigun haize gehiegi igarrita baitzegoen. Logistika zela eta gehienezko muga adostu genuen, haizeak 20 Km/h edo gehiago izatekotan, bertan behera utzi beharko genukeelako froga. Baina eguna heldutakoan, haize gehiegi egonda ere, arriskua hartu eta froga egitera ausartu gara, hasieratik jakinda, agian, ez genukeela bilatutako emaitza lortuko.
Aurrera egin genuen eta bi neurketa egin ere, bata ilundu baino lehen; eta bestea gauez argiaren kutsadura neurtzeko. Zundaren sentsoreak honako datuak eman dizkigu:
a- Ikusten denez, 31 metro igo eta gero sentsoreak ez du argitasunik nabarmentzen. Neurketa hau egiteko sentsore honek ez du sentsibilitate nahikorik. Datuen taula osatzen dugu, eta

8.- Argazkiak ateratzen ditugu, haize gutxiago dagoenez, lortzen ditugu!

9.- Eta ondorioak ateratzen ditugu. Ikastolaren inguruko kaleen argi kutsadurak eragina du.
Ikusten denez, kaleetako argia da gehienbat argi kutsadura sortzen duena, eta honetan bi ondorio atera ditzakegu: 
1.- Praktika onen adierazlea da Oiongo hainbat leku, Foru kalea, Araba enparantza, Santa Maria kalea eta kale berriaren parkina.
Toki hauetan duela gutxi berritu dira kaleko argiak eta bistan da erabilitakoak askoz gutxiago kutsatzen dutela, betetik LED teknologia erabiltzen dutelako; eta, bestetik, sortutako argia oso ondo bideratua dagoelako, hain zuzen, kaleak argitzeko erabiltzen direlako, zerua alferrik argitu gabe.

2.- Hobetu beharrekoak, ordea, beste kaleetan erabilitako argiak dira.
Beste kale guztietan  argitasun asko zerurantz doa eta ondorioz, kutsatzeaz gain, kaleak askoz gutxiago argituak azaltzen dira.
 

ikastola 226
2017 abendua
226