Nafarroako Ikastolak
Ulermen lanketa egiteko urrats sendoak
Natur eta Gizarte irakasleak biltzen dira NIEn, formazio saioetan
EKI material berriarekin ikasleentzat ulermen testuak egokitzera
Urte asko dira Ikastolen Elkartea ari dela ulermena lantzen ikasleekin. Lehen Hezkuntzarako garatu zuen programa bat testu ezberdinak jorratzeko non tipologia ezberdinetatik aztertzen ziren, izan narrazioa, azalpena, antzerkia, publizitatea… Gaur egun LHrako ekai ugari dago, txukuna eta baliogarria. Orain DBHren garaia da, jarraipenari eusteko arrazoia, EKIrako material berria hor dago, informazio asko antolatzen irakasteko.
Irakaskuntza tradizionalean ikasleek edukiak lantzen zituzten, barneratzen, baina badirudi eguneroko erabileran hanka motz gelditzen zirela, ez baitzeuden ohituta galderak egitera. Adibide bat jartzearren, ohikoa zen esatea “laburpen bat egin”, baina zer esan nahi du galdera zabal horrek? Testuaren edukia menperatu behar duzu; eta hori bideratzen jorratu behar dira laguntzen duten ariketak.
Ikastaro praktikoa da. Natur eta Gizarte irakasleak biltzen dira NIEn, formazio saioetan, EKI material berriarekin ikasleentzat ulermen testuak egokitzera; testuak eta ikus-entzunezkoak dira, ulermena ikasleei modu globalean garatu ahal izateko oinarri teorikoak eta praktikoak eskaintzeko helburuarekin. Testu ezberdinak, tipologia ezberdinetatik, lau azpigaitasun landuz: identifikatu, interpretatu, antolatu eta baloratu. Edukiak modu kritikoan jorratzeko informazioa eratzea eta balioestea behar du, eta horrek lanketa eskatzen du.
Lizarra, Iñigo Aritza, Paz de Ziganda, Labiaga, Arangoiti ikastolak eta NIEk hartzen dute parte egitasmoan.