IKASTOLA 226 > ikastolak > Oinez-busaz ikastolara

Andra Mari Ikastola, Etxarri-Aranatz

Oinez-busaz ikastolara

Taldean, elkarrekin oinez eta ziurtasunez

Gaztetxo asko, berriz, bizikletaz taldeka zein banaka.

Badira hiru urte Andra Mari ikastolaren HH eta LHko eraikin berria mustu zela. Lehen herrian bazegoen, orain  berriz erdigunetik kanpo dago. Hasiera batean, “distantzia psikologikoak” herriko umeak bertaratzeko garraio zerbitzua eskaini zen baina aurtengo ikasturterako modalitate berri baten proposamena jarri da abian: “Oinez-busa” deiturikoa, non 4-8 urte bitarteko ikasleak, herri-guneko toki jakin batean elkartu ondoren, laguntzaile batekin ikastolara tipa-tipa oinez hurbiltzen diren eta irteera garaietan gauza bera egiten dute. Balorazioa egiteke dagoen arren, gaur gaurkoz, pozik dira ekimen berri honekin.

Gaztetxo asko, berriz, bizikletaz etortzen direnak gero eta gehiago dira, taldeka zein bakarka. 

ikastola 226
2017 abendua
226