IKASTOLA 225 > ikastolak > Eraikinak ikastolen izaera berritzaile eta eraldatzeari erantzuten dio

Laskorain Ikastola, Tolosa

Eraikinak ikastolen izaera berritzaile eta eraldatzeari erantzuten dio

Urriaren 4an inauguratu dute

Ikastolaren 50.urteurrenaren egunarekin kointzidituz.

Helburu handiek esfortzu handia eskatzen dutela esan ohi da, eta gurean hezkuntza komunitate osoaren ahaleginari esker lortutako helburua izan da; guztiok pasa behar izan dugu urtebete estua, orain askoz baldintza hobeetan aritzeko. Iazko ikasturtean 500 ikaslek eraikinetik kanpo egon behar izan zuten beste kokapen batzuetan, aurten guztiz eraberritutako Sakramentinoen eraikineko ateak zabaltzeko.

Eta gainera, eraikin berrituaren irekierarekin, Laskorain Ikastolak bere ateak lehen aldiz ireki zituen dataren 50. urteurrenarekin bat egiten du, 1967ko urrian hasi baitziren lehen andereñoak umeekin lanean.

Urriaren 28rako antolatu dute Ikuskizun ibiltaria ikastolak izan zituen lau kokapenetan gogoratuko diren pasadizoak lekuko. 

ikastola 225
2017 Urria
225