Haurtzaro Ikastola, Oiartzun
Maratoi-obra, azken urtetako handienetakoa
HH marko berrian oinarrituta
Azpeitiko Ikasberri ikastola dute EHIko erreferente.
“Azken urteotan hausnarketa egin dugu ikastolan eta marko berrira egokitu gara, helburua izanik haurrari laguntzea bere garapenean, heldu izango den garairako partaide izan dadin gizartean, bere onena ematen. Haurren garapen horretan faktore asko dago, eta horietako bat ingurune fisikoa da. Lehengo espazio mugatuari, gelari, buelta eman diogu eta ingurune berri bat sortu dugu non haurrak aukera izango duen, bere behar, nahi edo interesen araberan mundua ezagutzeko, esperimentatzeko eta ulertzeko. Hortik abiatzen da obra egitearen beharra. Horren guztiaren atzean hausnarketa sakona dago, umeari garapenean laguntzeko”, esplikatu digu Aritz Gonzalez zuzendari berriak.
Obrak ekainean hasi zituzten, uda eman dute horretan eta lortu dute irailaren 8rako ateak zabaltzea. Gurasoak pozik daude, haurrak ere kontent; baita irakasleak ere hasierako urduritasunak gaindituta. 9 edo 10 geletatik espazio irekiak sortu dituzte, zirkulazio libreko apustuan. Adin ezberdineko haurrek elkarrekin ikasiko dute. Haurtzaro Ikastola ezagutzen duenarentzat ezkerreko pasiloa eta azpiko zona guztia berritu dute, barrutik eskailera bat sartuz. Goiko pisuan HH-5 urtekoak ibiliko dira; behekoan, 3 eta 4koak. Hori teorian, praktikan zirkulazio librean arituko baitira. “Hasi baino ez gara egin” kontatu digute, izan ere klaustroan hausnarketa prozesuarekin jarraitzen baitute, dagoeneko LHra nola bultzatu baitute bigarren helmuga.
Azpeitiko Ikasberri ikastola dute erreferente, Konfiantzaren Pedagogian oinarrituta.