GLISS Eguna
Lerra kirolen pesta eguna, euskaraz!
Seaskak antolatuta
Hamaboskarren edizioa izan da aurtengoa.
Angeluko Kimua eta Miarritzeko Itsas Argi ikastolen laguntzarekin antolatu du Seaskak Gliss Egunaren 15. edizioa. Egun osoan dohainik eskainiak izan diren ikaspenak baliatuz, kirol anitzen ezagutza egiteko parada izan da. Helburu nagusietako bat hauxe izan da, hala nola, surfa, skatea, skimboarda, rollerra, rokodromoa; yoga eta kung fua; Parkour&Freeru, Yoseikan Budo eta Tai Ji quan erakustaldiak; Siatsu masaiak, sofro-kontzertua eta beste hainbat animazio, euskaraz bizi litezkeela aldarrikatzea. Publiko gazte ugari hurbildu da, xedea betez.