IKASTOLA 225 > ikastolak > “ZeroSei” proiektua: gelak ikasleei egokitu.

Bihotz Gaztea Ikastola, Santurtzi

“ZeroSei” proiektua: gelak ikasleei egokitu.

2018ko Maiatzaren 27an ospatuko dute Ibilaldia

Ametsa posiblea zela konturatuta daude.

Irakasleak dudatsu zeuden, Santurtziko ikastola txikia baita metrotan; baina Ikastolen Elkartetik jasotako bultzadari esker, Lekeitioko ikastola erreferente hartuta, Konfiantzaren Pedagogian murgildu dira ilusiorik handienarekin. Amesten zutena egia bihurtu, eta komunitate osoaren adostasunarekin, “ZeroSei” proiektua zehazten ari dira, identitatea eman ondoren. Formazioa dute lagun. Diogenes sentimendua kenduz, gelak ikasleentzat egokituz, eta tutoreen elkarlana areagotuz, familiak ere erakarri nahi dituzte. Buruko hormak hautsi zituzten lehendabizi, eta dagoeneko HH 2, HH 3 eta 4 urtekoen gelak elkartu ere egin dituzte. Lan metodologia eta material berriarekin emozionatuta daude.

Udan obrak egin dituzte. HH 2koen, bi gelak (A eta B) bat bihurtu, eta gauza bera egin dute HH 3, eta HH 4koenekin. Hormak botatzea baina askoz gehiago izan da, hori baitzen aurrera egiteko giltza: lan metodologia berrira egokitu dira. Maila bakoitzeko bina tutore gela berean izanik, ohiturak aldatuko ditu, elkarlana bultzatuko du ikasleen mesederako. Gelak ikaslearen neurrira egokitu dituzte: altzairu handiak baztertu eta haurren eskalara ekarri, garbiketa sakona eginez. Gelak handi eta guzti gelditu direla sentsazioarekin daude, egitasmo ezberdinak bultzatzeko leku egokia izango dutelakoan. Gogotan prest ziren urratsa emateko, bultzada txiki bat baino ez zuten behar, eta hori eman denean ateak zabaldu zaizkie ilusio itzelarekin aurrera egiteko. Ametsa posiblea zela sentitzen ari dira, horrek ematen duen indarrarekin.

ZeroSei proiektua izendatu dute, 0-2 eta 3-5 urtekoen bi islak bildu ondoren. Bihotz Gaztea ikastolan nortzuk diren markatu dute, talde bat direla jakinarazi, identitate propio duena. Formakuntzarekin jarraituko dute, aurten ere Alex Barandianekin, euren marko propioa zehaztu bitartean. Pozik dira ikasleak, familiak eta ikastolako komunitatea; eta poztasun hori nabaria da.

Datorren urtean, 2018an, Bizkaiko ikastolen jaia antolatuko da Santurtzin, eta ilusio hori ere antzematen da, bihotzen taup! sentitzen baitira dagoeneko kostaldeko Ezker aldetik datozela. Maiatzaren 27an izango da egun handia.
 

ikastola 225
2017 Urria
225