IKASTOLA 224 > ikastolak > TRUK’ARTEn egitasmoan bi kolegioak

Lartzabal eta Manex Erdozaintzi kolegioak, Ziburu eta Lartzabal

TRUK’ARTEn egitasmoan bi kolegioak

TrukArte proiektuaren kari, Ziburuko 3.mailako ikasleekin.

TrukArte proiektuaren kari, Ziburuko 3.mailako gazteak Larzabalera joan dira Manex Erdozaintzi Etxarteko ikasleekin elkartzera; eta kostaldera etorri dira hangoak.  Xedea izan du tailer ezberdinetatik pasatzea, hala nola, grafismoa, bideogintza, jostegintza, marrazketa, bertsolaritza, dantza edota musikan parte hartzea. Kostaldeko familiatan gaua eman ondoren, mendi itzulia egin dute “Komet Sarearen” arrastoetatik bi ikastetxeetakoak.

 

Mendi ibilaldian Florentino Goikoetxea eta Kattalin Agirre goraipatuak izan dira, Iñaki historiako irakaslearengandik. Aitor eta Agnès eskertzen ditugu etxeko eltzekari goxoagatik.

 
ikastola 224
2017 Ekaina
224