IKASTOLA 224 > ikastolak > “Han-Hemenka” 5. Musikala oholtzaratuta dagoeneko

Jaso Ikastola, Iruñea

“Han-Hemenka” 5. Musikala oholtzaratuta dagoeneko

Iadanik boskarren altxorra da

Musikalaz gain, komedia ere bada.

Musikalaz gain, komedia ere bada, euskarazko proposamen berritzailea. 50 ikaslek eta 4 irakaslek osatzen dute taldea (37 ikaslek eszenatokia aurrean eta 13 atzeko aldean), 8 hilabeteko aurre lana,  konpetentzia bitartez lan egin dute motibatutako alorretan: gidoia sortzen, ikus-entzunezkoak egiten, abestien letrak moldatzen, dantzak, antzezpenak eta abar koordinatzen... Horrela, disziplina, talde lana eta batez ere bizikidetza landu dituzte.  Eta jabetu dira lana dela ametsak gauzatzeko bidea, eta jendartea berdintasunean hazi eta hezi egin behar duela.

 

Oraingoz Barañainen. Baluarten EKA 13an; Baionan IRA 29an eta URR 11n Tuteran izango dituzte emanaldiak.  

 

 Jaso Ikastolak sortu duen 5.musikala lehen aldiz oholtzaratu da Barañaingo Auditoriumean. Baluarten izango da ekainaren 13; Baionan irailaren 29an eta Tuteran urriaren 11n. Emaitza bikaina oraingoan ere, merezi du ikustera joateak umorea eta lan mardula baitago guztiaren atzetik.


“Han-Hemenka” musikala azken udaberrietan Jaso Ikastolako Antzerki Musika Taldeak egindako proposamenaren jarraipena da. Orain arteko ikuskizunetan bezala (20.000 ikusle ingurekin), aurten ere Jaso Ikastolako ikasleek musikal berri bat sortu dute, Imanol Janicesen (Gorputz Heziketako irakaslea), Edu Sernaren (ikastolako Orientatzailea), Irantzu Zabalzaren (LH-ko irakaslea) eta Nerea Martinez (DBH-ko irakaslea)ren gidaritzapean.

 

Antzerki musikala formatua errepikatuz, akrobazia, dantza, efektu bereziak eta, nola ez, antzerkigintza eta musika uztartu dira komedia honetan, euskarazko proposamen berritzaile bat eginez.

50 ikaslez eta 4 irakaslez osatutako talde honek (37 ikasle eszenatoki aurrean eta 13 atzeko aldean), 8 hilabete eman dituzte funtzioa prestatzen eta proiektu honen helburuak sustatzen, hala nola, Euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzen hain zuzen ere; hau guztia multidisziplinarra den ikuskizun formatuan elkartuz. Zentzu honetan, ikasleek konpetentzia bitartez lan egin ahal izan dute motibatuta zeuden alorretan: gidoia sortzen, ikus-entzunezkoak egiten, abestien letrak moldatzen, dantzak, antzezpenak eta abar koordinatzen... Horrela, disziplina, talde lana eta batez ere bizikidetza landu dituzte prozesuan zehar.  Horretaz gain bi dira musikal honek ikuskizuneko pasarteen eta abestien bidez lantzen dituen baloreak. Batetik, lana dela ametsak gauzatzeko bidea eta, bestetik, jendartea berdintzasunean hazi eta hezi egin behar duela.

 

SIPNOSIA
Ikerrek (Oihan Morenok) sortutako denboraren makinak ez du behar bezala funtzionatzen. Etorkizunera behar zuen bidaia, abenturaz beteriko iraganera egindako bidaia bihurtu da. Makina funtzionaraztea eta bidaian zehar sortutako arazoak konpontzea izango da Iker eta Ane (Iratxe Pascual) zientzialarien helburua.
Twitter eta Instagram @jasomusikala

 
ikastola 224
2017 Ekaina
224