IKASTOLA 224 > ikastolak > BTOM-eko XIII.edizioa: Bardeetako Txirrindula Orientazio Martxa

Argia Ikastola, Tutera-Fontellas

BTOM-eko XIII.edizioa: Bardeetako Txirrindula Orientazio Martxa

Ikastolen eskutik antolatua

Bi eguneko esperientzia intentsoa, ahaztezina eta 32 Km bizikletaz.

Nafarroako 4 ikastolek, Euskal Herriko beste 3k, Argia Ikastolak eta EHIko BiziJolas egitasmoak Tuteran, Fontellas eta Bardeetan antolatu dituzte hainbat jarduera zeinetan DBH-3 eta 4.mailako 280 ikaslek hartu duten parte, ikastolatako proiektu kurrikularrean txertatuta: gorputza heziketa, naturarekin harremana,  aisialdirako emoziozko eredu berri bat eskaintzen eta partekatzen. Bi eguneko esperientzia intentsoa, ahaztezina, eta 32 km bizikletaz!


Ikastola hauek izan dira: Argia, San Nikolas (Algorta); Assa (Lapuebla); San Bizente (Oion); Atarrabia (Paz de Ziganda); Iñigo Aritza (Altsasu); Andra Mari (Etxarri Aranatz) eta San Fermin (Zizur)

 

 

Proiektuaren azalpena

 

Proiektua adostua izan da kide ezberdinen artean, hala Ikastolen Elkarteko BiziJolas lantaldea, Argia Ikastola eta Ikastoletako gorputz heziketako irakasleen artean eta, guztiei esker, aurrera atera dute. Proiektua Ikastola bakoitzeko proiektu kurrikularraren barruan txertatu egin da, hainbat irakasgai ezberdinak ukituz.

 

Irakasgai hauetan, honako eduki hauek landu dituzte. Batetik, Gorputz Heziketan: ikasleei irakatsi egin zaie, txirrindulen erabilerari eta orientazio eduki ezberdinei buruz hainbat gauza. Hizkuntzari dagokionez: Ikastola eta herri ezberdinetako ikasleak elkartu direnez, euskarak dituen euskalki ezberdinak aztertu egin dituzte.

Historiari lotuta: Transhumantziaren inguruko ezagutzak jorratu dituzte.  

 

Tuteran, Fontellasen eta Bardeetan antolatu den Topaketa honek ikastolan landutakoari bukaera eder bat emateko xedea izan du, elkarrekin ongi pasatuz. Gorputz Heziketa orduetan landutakoa espazio zoragarrian, Bardeetan, beste ikastola batzuekin gozatzeko, bizitzeko, sentitzeko. Azken finean, Euskal Herria ezagutuz, harremanak indartuz, emozioak biziaraziz. Ahaztezina!

 

Ikastola hauek izan dira: Argia, San Nikolas (Algorta); Assa (Lapuebla); San Bizente (Oion); Atarrabia (Paz de Ziganda); Iñigo Aritza (Altsasu); Andra Mari (Etxarri Aranatz) eta San Fermin (Zizur), maiatzaren 4 eta 5ean elkartu direnak.

 

Helburuei dagokienez, 7 azpimarratu dira:

 

Lehena: Naturarekin harreman natural bat lortzea eta nola ez, hau bera errespetatzea.

Bigarrena: Aisialdirako eredu berri bat aurkeztea ikasleei; emozioez beteriko jarduera bat bizitzea elkarrekin.

Hirugarrena: Ikasleen emozioak aztertzeko, ebaluatzeko, jarduera oso egokia da.

Laugarrena: Ikasleen bizi kalitatea hobetzea eta jarduera fisikoa bera haien aisialdian txertatzea.

Bosgarrena: Txirrundularen erabilera aukerak ezagutzea.

Seigarrena: Inguru natural batean bizitzen jakitea.
Zazpigarrena: Egoera ezezagunak biziarazi, ziurgabetasunaren lanketa hezitzailea bultzatzea, beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan egotea, euskaraz aritzea ikastolatik kanpo jardueratan parte hartuz, era ludikoan jardutea eta Euskal Herriko basamortu bakarra ezagutzea.

Bi egun izan dira.

Maitzaren 4an Tuterako Udaletxean harrera egin zaie.
Foruen Plazaren gibelean, Tuterako Queiles pasalekuan, jolas kooperatiboetan aritu dira elkar ezagutzeko. Ginkana egin dute Alde Zaharrean.
Fontellaseko Argia Ikastolan afaldu, Just Dance, karaokea eta mozorro festan oheratu aurretik. 280 ikaslek egin dute lo Argia Ikastolan!

Maiatzaren 5ean, ongi etorri Bardeetako Artzainaren monumentuan. 10:30etatik 14:00, 20 ikasleko 15 talde ezberdinetan, bizikletarekin 32 kilometro egin dituzte, El Yugo amabirjinaraino!! Indarrak hartzeko Herri bazkaria El Yugo aterpetxean (ogi apurrak, txistorra eta patata tortila), etxera itzuli aurretik.

 

Pozik ibili dira denak, balorazioa ezin hobea egin dute. Zorionak antolatzaileei!!

 
ikastola 224
2017 Ekaina
224