IKASTOLA 224 > ikastolak > XXIII. Hegaluze Saria jaso du ikastolaren mende erdian

Eleizalde Ikastola - Bermeo

XXIII. Hegaluze Saria jaso du ikastolaren mende erdian

Eskola Jasangarria ziurtagiria ere jaso du

Ohorezko saria da.

Bermeoko Arrain Azokan banatzen den ohorezko saria da, herriko ondarea zabaltzeagatik esakintzen dena. Udalak hala adierazi du “Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jarteagaitik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik. Honetan urte guztiotan, Eleizalde Ikastolak gure herriaren alde lan garrantzitsua egin dau. Eskerrik asko eta Zorionak!” Zorionak ere Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso barri duelako.

 

Eleizalde Ikastola Arrain Azoka Alkarteko kidea izan da sortu zenetik, beti era parte-hartzailean.


Bermeoko Arrain Azokan banatzen den ohorezko saria da, herriko ondarea zabaltzeagatik esakintzen dena. Udalak hala adierazi du “Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jarteagaitik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik. Honetan urte guztiotan, Eleizalde Ikastolak gure herriaren alde lan garrantzitsua egin dau. Eskerrik asko eta Zorionak!” Zorionak ere Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso barri duelako.

Bermeoko Udalak azaldu duenez “Honetan urte guztiontan, Eleizalde Ikastoleak Bermeoko herriaren alde lan garrantzitsua egin dau, gure itsas eta arrantza ondarea balioan jarri eta horren barri emon dauelako”. Arrain Azokan bertan ikastolak egindako lana eta ekarpena nabarmendu du epaimahaiak. Izan be, Arrain Azoka Alkarteko kidea izan da sortu zanetik, orain dela 23 urte.

Horrez gain, ‘Eleizalde Ikastoleak Arrain Azokan erakusmahaia izan dau hainbat urtean eta, bertan, itsasoaren eta arrantzaren mundua erakutsi dau, beti era parte-hartzailean’. Erakusketa eta tailerren bidez, itsasoko ogibideak gizarteratu ditu: sareginak, itsas-korapiloak... Hartara, hizkuntza eta herri identitatea be sustatu ditu hainbat jardueraren bidez.

Hori gitxi ez, eta Eleizalde Ikastolak Bermeoko Arrain Azokako pintxo lehiaketa antolatzen du. Orain dela 15 urte hasi zan zeregin horretan, eta gaur egun pintxo lehiaketako tabernen ibilbidean ere badago, herritarrek zein bisitariek arrainagaz egindako pintxo gozoak dastatu ahal izateko.

Hegaluze Sariaren bidez, ekintza jakin bat edo ibilbide bat saritu nahi du urtero Bermeoko Udalak. “Herriaren izena zabaldu eta goratu dauenari edo herriaren alde lan egin dauenari emoten jako saria, Arrain Azokan. Hegaluze Sari Itsuki Irratiak antolatzen dau, Arrain Azoka Alkartearen babesagaz”.

 

Eleizalde Ikastolak 50.urteurrena ospatzen ari da aurten, eta aipatutako sariaz gain, Eskola Jasangarria ziurtagiria ere jaso berri du. Zorionak, Eleizalde!!!!

 
ikastola 224
2017 Ekaina
224