IKASTOLA 223 > ikastolak > HH-ko obra berria bukatuta, etorkizunari begira

Irurako Ikastola - Irura

HH-ko obra berria bukatuta, etorkizunari begira

Eraikin polit-polita patioa biltzen du

Dagoeneko 250 ikasle ditu 2 eta 12 urte bitartekoak. Apirilaren 10ean aldatu dira herrian zeuden lekutik handien ikastolaren jarraian egin duten eraikuntza berrira, gaur egungo baliabideekin eta pedagogia berrian uztarturik. Bi eraikinen erdian jolastokia gelditu da, plaza modukoa, gelen luzapena dena egunez jolaserako bildua eta arratsaldez familiak elkartzeko aproposa, izan ere ikastola baita Irurako ikastetxe bakarra, handitzen ari den herria da, bikote gazte ugari bizi den ingurua. 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikastera Anoetako Ikastolara joaten dira; eta handik Batxilergorako, Laskorainera. Bailarako ikastola da Irurakoa. 

ikastola 223
2017 Apirila
223