IKASTOLA 223 > ikastolak > Auzolan taldea 50.urteurrena ospatzeko

Eguzkibegi Ikastola - Galdakao

Auzolan taldea 50.urteurrena ospatzeko

Urte osoa hartu dute ospakizunetarako

Era asko dago, eta ez bakarra, urteurrenak ospatzeko denak baliotsuak dira ilusioz egiten badira. Eguzkibegikoek urte osoa hartu dute patxaraz ospakizun ugari egiteko. Iazko ekainean, ikastolaren jai egunean pistoletazoa eman eta orduz geroztik ez dira gelditu!

Jabi Elorriaga artistak sortu zuen 50.urteurreneko logoa 1967-2017 urteak bilduz, ikastolaren logoari jarraituz. Biak bereak izan dira. Horrekin batera, Auzolan izeneko taldea elkartu da ospakizun guztiak detailez antolatzeko. Horrela bildu ziren irailean, herriko jaietan, 50 urteotan ibilitako ikasle ohi guztiak eta elkarrekin marea gorria egin zuten jaietako desfilean. 500 lagun baino gehiago lotu ziren, txiki-txikietatik helduenetara.

Urtarrilan ekin zioten berriro ere ospakizunei, aurkezpen ofiziala antolatuta Torrezabal Kultur Etxean. Gainezka egon zen, lehena eta oraina elkartuta beste ekitaldi honetan, xume, duin eta hunkigarri gertatu zena, sortzaileek garai hartan izan zuten kemena goraipatuta: barre eta negarrarako une, sentimenduak bizi-bizirik. Ikasleen agerraldiak txalotuak izan ziren, hala nola txalaparta, jolasak, bertsoak, poesia, denetik piska bat. Oso polita!

Korrikarekin lotu da beste ekitaldi bat, egun osokoa, musika, bazkaria antolatuta ume eta helduentzat ekintza piloarekin. Batez ere ikastolarekin lotura dutenekin eta izan dutenekin, berriro ere 50.urteurrena gogoratuz.

Tartean egon dira beste ekitaldiak. 2016 ekainean hasi eta ekainean amaituko da urteurrena, topa eginez elkarrekin hurrengo 50 urtetarako!

ikastola 223
2017 Apirila
223