Zubi Zaharra Ikastola Balmaseda
DBHrako bigarren lerroa ziurtatuta
2008an Balmasedako demografia handitu zenez Haur Hezkuntzako bigarren lerroarekin hasi ziren. Oraintxe da garaia non Boletinean azaldu den DBH-2 mailara arte baimen guztiak lortu dituztela, eta dagoeneko planifikatuta dutela DBH-4-ra arte. Bigarren lerroa LH-6an dago, eta irailean hasiko dira ilusioz beterik DBH-1ean. Datorren ikasturterako 515 ikasle aurre ikusten dutelarik. Obra ere egina dute eta ordaindua, horregatik Komunikazioan sartu dira, ikaslearen familiara iritsi nahi dutelako, hurbiltasunean gehiago murgildu, gertuagotik entzuteko.: webgunea berritu, familiei banakako harrera bilera bereziak, sare sozialetan ikastolaren dinamizazioa.
Pedagogian ere etorkizunari eskua eman diote, Konfiantzaren Pedagogian sartuta baitaude, eta Lehen Hezkuntzan hiru urteko gurpilak jarri dituzte martxan.
HISTORIA LUZEA DU IKASTOLAK, 72an sortu baitzen Balmasedan Haur Hezkuntzarako 8 umeentzat, txiki-txikientzako zuzenduta. Handitzen hasi zenerako, inguruan zegoen mojen eskola desagertzekotan zegoela, Ikastolen Elkartearekin hitzarmena sinatu zuen eta ikastolak eraldatu zuen kolegioa, ikasle guztiak D eredura pasatuz eta Ikastola ereduan murgilduz.
2008an Balmasedako demografia handitu zenez Haur Hezkuntzako bigarren lerroarekin hasi ziren. Oraintxe da garaia non Boletinean azaldu den DBH-2 mailara arte baimen guztiak lortu dituztela, dagoeneko DBH-4ra arte. Bigarren lerroa LH-6an 41 ikaslerekin dago, eta irailean hasiko dira ilusioz beterik DBH-1eko bigarren lerroan. Datorren ikasturterako 515 ikasle aurre ikusten dutelarik.
Horretarako behar diren baliabideak prest dituzte, dagoeneko obra egina baitute, amaitua eta ordaindua: 0-3 urtekoentzat komun berriak egina; bi psikomotrizitate gela HHrako eta LHrako; Laguntza gelak; DBH-rako Laborategia; eraikin berriko azken solairua ere prest dute, eta bertaratzeko igogailua ere bai.
Horretarako barne-prozedura aztertzen ari dira, eta horretan sakontzen. Bestetik, sare sozialetan ere ari dira Zubi Zaharra Ikastolaren berri zabaltzen, izan ere Menako bailaratik ere iristen baitira haurrak ikastolara, Burgosekin Eusko Jaurlaritzak izenpetutako hitzarmenari esker, Balmasedatik lau kilometrotara baino ez baitago Burgos probintzia.
Ikastolaren komunikazio kanpainan buru belarri sartu dira, ikaslearen familiara iritsi nahi dutelako, hurbiltasunean gehiago murgildu, gertuagotik entzuteko.: webgunea berritu, familiei banakako harrera bilera bereziak, sare sozialetan ikastolaren dinamizazioa, herri mailako aurkezpenak handiagotu eta azkenik proiektua laburbiltzen duen bideoa ere ekoiztu dute. Ikus http://www.zubizaharraikastola.eus
Pedagogian ere etorkizunari eskua eman diote, Konfiantzaren Pedagogian sartuta baitaude, eta Lehen Hezkuntzan hiru urteko gurpilak jarri dituzte martxan. Lehen Hezkuntza mailako helburuak ez dituzte aldatu, baina lehen hiru urteak eta azkeneko beste hirurak bi gurpiletan lotu dituzte, egoera berdinean ikasleari konfiantzazko beste urte bete ematen baitio tutoreak, ikaslearengan sinetsiz, eta familiarekin bat eginez. Hezkuntza segurtasun eta konfiantza dituzte zutabe garrantzitsu, azken finean ikastolak bermatu behar baitu ikaslearen etorkizuna. Bigarren Hezkuntzan EKI arrakasta handiz DBH4. Mailara luzatu dute eta Batxilergoari begira Laudio Ikastolarekin duten elkarlana goraipatzekoa da, ikasleen herenak momentu honetan hara bidaliz. Horrek ere eskatzen du irakasleen erronka berrietan sakontzea. Balmasedako ikastola ez dago geldirik, ez!